San Cristobal uhartearen berreskurapena
San Cristobal uhartearen berreskurapena | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Felix Castello (en) |
Sorrera-urtea | 1634 |
Izenburua | La recuperación de la isla de San Cristóbal |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 297 () × 311 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Telesaila | Battle Series (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P000654 |
Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa |
San Cristobal uhartearen berreskurapena (gazteleraz: Recuperación de la isla de San Cristóbal) Félix Castelo margolariak 1634 urtean egindako margolana da, Pradoko Museoko 26. aretoan dagoena, Madrilen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan Fadrique de Toledo kondea ageri da lehen planoan bere ofizialetako bati (agian Pedro de Osorio) aginduak ematen, eta atzean espainiar armadako itsasontzia eta tropak San Cristobal uhartea erasotzen. Gotorleku bat sutan ere ikusten da.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palacio del Buen Retiro jauregiko "Erresumen Aretoa" dekoratzeko hainbat margolariri artelanak eskatu zizkioten eta Félix Castelok San Cristobal uhartearen berreskurapena margotzeko eskatu zioten.
1629an izandako San Cristobal uharteko borroka erakusten du. Ingeles eta frantsesen eskutan zeuden San Cristóbal eta Nieves uharteak (gaur egun Saint Kitts eta Nevis) berreskuratu zituen Espainiak, 1630ko Madrilgo Itunean itzuli behar izan bazituen ere.
San Cristobalgo borrokan Fadrique de Toledo Osorio almirantzea Nieves uhartera iritsi zen eta bertan aingura botata zeuden hainbat itsasontzi ingeles suntsitu zituen. Ondoren soldaduak lehorreratu ziren bertako babes egitura apurrak botazteko eta kolonoak preso hartzeko. San Cristobal uhartera jo zuten hurrena eta uharteari su eman zioten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Museo del Prado, ed. (2016ko ekainaren 28a)..