Saint Kitts eta Nevis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saint Kitts eta Nevisko Federazioa
Federation of Saint Christopher and Nevis
Bandera Armarria
Goiburua: Country Above Self
Ereserkia: O Land of Beauty!
Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
Basseterre
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra sankistar
Gobernua Monarkia parlamentarioa
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Cuthbert Sebastian
 -  Lehen ministroa Denzil Douglas
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 261 km2 (207.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  2005 zenbatespena 42.696 (209.)
 -  Dentsitatea 164 bizt./km2 (64.)
Dirua Karibe Ekialdeko Dolarra (XCD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1-869
Internet domeinua kn

Saint Kitts eta Nevisko Federazioa Karibe itsasoko estatu burujabe bat da. Leeward Uharteetako Saint Kitts eta Nevis uharteek osatzen dute. Amerikako herrialderik txikiena da bai azaleran bai biztanle kopuruan. Hiriburua eta estatu federalaren gobernua uharte handiena den Saint Kittsen dago (lehen Saint Christopher deitzen zena). Estatu txikiagoa den Nevis (lehen Nuestra Señora de las Nieves deitutakoa) Saint Kittseko hego-ekialdetik 3 km-ra dago.

Historikoki, Britainia Handiko kolonia den Angila ere batasun honen barruan zegoen, eta horrela Saint Christopher-Nevis-Angila bezala ezagutzen zen. Nahiz eta geografikoki Saint Kitts eta Nevis Leeward Uharteetan egon, hainbat uhartek osatutako uhartedietatik gertu daude. Ipar-ipar-mendebaldean Saint Eustatius, Saba, Saint Barthélemy eta Saint Martin uharteak daude. Ipar-ekialdean Antigua eta Barbuda eta hego-ekialdean Montserrat aurkitu ditzakegu.

Hiriburua Basseterre da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satelite irudia

Herrialdeak bi uharte nagusi ditu, Saint Kitts eta Nevis.

Uharteak jatorri bolkanikoa dute, erdian gailur zabal eta oihanez estaliak dituztenak. Garaiena Liamuiga mendia da (1.156 m). Gailur hauetako malda pikoak ia populatu gabe daude, biztanleen gehiengoa itsasertzeko zabaldietan bizi baita. Hainbat ibai jeisten dira gailurretatik bi uharteetan, bertakoei edateko urez hornituz. Saint Kitts uhartean aintzira txiki bat dago.

Uharteetako klima tropikal hezea da eta urteko batez besteko tenperatura 26,7°C.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Saint Kitts eta Nevisko banaketa administratiboa»

Saint Kitts eta Nevis hamalau parrokiatan banatzen da, horietatik bederatzi Saint Kittsen daude eta beste bostak Nevisen:

Saint Kitts[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nevis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Saint Kitts eta Nevisko ekonomia»

Saint Kitts eta Nevis uharte-biki federazio bat da non azukre eta turismoaren industria nagusiak dira bere ekonomiaren bereizgarri. Mende bat baino gehiagoz, azukrea izan da herrialdearen esportazio nagusia baina ekoizpen kostuen igoerak, munduko merkatu prezio txikiek eta harenganako mendekotasuna murrizteko gobernuaren esfortzuek nekazaritzako sektorearen dibertsifikazio gorakor batera eraman dute.

2005eko azken zatian, gobernuak azukre konpainia publikoa ixtea erabaki zuen galerak izan eta herrialdearen deficit fiskalaren erantzule esanguratsua zelako. Azukrea oraindik ere nekazaritza sektorea menperatzen duen bitartean, turismoa, esportaziora bideratutako fabrikazioa eta offshore bankuak garatzen ari dira eta herrialdearen ekonomian gero eta pisu gehiago daukate.

Turismoaren igoera moneta atzerritarren hazkundearen erantzule nagusia bilakatu da Saint Kitts eta Nevisen. Herrialdeak arroparen industria arrakastatsu bat ere garatu du eta Karibeko muntaketa elekronikoen industria handienetako bat dauka.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Saint Kitts eta Nevis



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)