San Joan Bataiatzailearen Jaiotzaren eliza

Koordenatuak: 65°44′40″N 24°33′34″E / 65.74452°N 24.5595°E / 65.74452; 24.5595
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Joan Bataiatzailearen Jaiotzaren eliza
Johannes Kastajan syntymän kirkko
Pyhän Johannes Kastajan syntymän kirkko
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
HiriaKemi
Koordenatuak65°44′40″N 24°33′34″E / 65.74452°N 24.5595°E / 65.74452; 24.5595
Map
Altitudea4 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1962
JabeaOulu Orthodox Parish (en) Itzuli
ErlijioaFinnish Orthodox Church (en) Itzuli
ElizbarrutiaOrthodox Diocese of Oulu (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaIlmari Ahonen (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaLehtokatu 31

San Joan Bataiatzailearen Jaiotzaren eliza edo Kemiko eliza ortodoxoa (finlandieraz, Johannes Kastajan syntymän kirkko eta Kemin ortodoksinen kirkko) Kemi hirian dagoen eliza ortodoxoa da. Biztanle gehien dituen auzoaren bihotzean dago, alegia, Koivuharju auzoan, eta Finlandiako Eliza Ortodoxoak 1962an ireki zuen hiriko komunitate ortodoxoari erlijio-zerbitzua emateko. Arkitektoa Ilmari Ahonen finlandiarra izan zen eta estilo ortodoxoaren aipainduratik urrun, eraikin xume bat eraikitzea erabaki zuen. Aurrealde zuria ezkila-dorretxo batek osatzen du eta dorrearen koroa, aldiz, tipula itxurako beltz bat da. Horma zuria Jesukristoren erlijio-estiloko margo batek apaintzen du eta sarrera nagusiaren zaindari nagusia da. Guztira, 200 fededunentzako eserlekua du tenpluak eta gaur egun Kemiko ortodoxoena komunitate txikia den arren, oso parte-hartzailea da. Eliza hau Ouluko Elizbarruti Ortodoxoan dago eta elizbarruti honen egoitza nagusia Ouluko Hirutasun Santua katedrala da [1].

Aipatzekoa da XX. mendean eliza ortodoxoak presentzia handia izan zuela azpieskualde honetan. 1920ko hamarkada inguruan, SESBetik etorritako errusiar errefuxiatu ugari Lappiko Kemi-Tornio, Rovaniemi eta Inari udalerrietan egokitu ziren eta bertan, komunitate txikiak eratu zituzten. Industria lan ugari zenez, Kemin beste tokitan baino errusiar gehiago bildu zen eta hasiera batean, Alderdi Komunistak hirian zuen nagusitasuna zela-eta, talde hauek gutxietsiak izan ziren. Dena den, Finlandiako Alderdi Komunistak SESBekin zuen harremana hautsi egin zuenean, errusiar errefuxiatu hauek gogoz parte hartzen hasi ziren hiriko ekintzetan. Azkenean, goian aipatu bezala, 1962an euren erritua praktikatzeko eliza bat eraiki zuten Koivuharjun, tradizionalki errusiar jatorriko biztanle gehien dauden auzoan. Herritar hauek hiriko kulturan bete-betean murgiltzen joan ziren heinean, komunitate bereizi txiki bat izateari utzi zioten eta euren ohiturak galtzen hasi ziren. Gaur egun, herritar gutxi batzuk baino ez dute mantentzen arbasoen erlijioa eta Errusiatik iritsitako etorkinen kopurua nabarmena izaten jarraitzen duen arren, eliza ortodoxoaren tenplu hau ez da oso bisitatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oulun ortodoksinen seurakunta Kirkot. 2011.04.13

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]