Oulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Oulu

Ouluko armarria
Armarria
Berezko izena Oulun kaupunki
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Ipar Ostrobotnia eskualdea
Oulu azpieskualdea
Alkatea Matti Pennanen
Sorrera 1605
Oulu Finlandiako mapan
Koordenatuak 65° 01′ 03″ N, 25° 28′ 05″ E / 65.01750°N,25.46806°E / 65.01750; 25.46806Koordenatuak: 65° 01′ 03″ N, 25° 28′ 05″ E / 65.01750°N,25.46806°E / 65.01750; 25.46806
Azalera
- Ur-azalera
1.513,42 km² [1]
103,23 km² (%6,8)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
141.284 (2010.10.31) [2]
100,2 bizt/km²
(2009) [3]
% 97,0 (ofiziala)
% 0,2
% 2,8
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
(Suedieraz)

Oulu (suedieraz, Uleåborg), Finlandiako hiria da, iparraldeko handien eta herrialde osoko bosgarrena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oulujoki ibaiak ematen dio izena Ouluri. Izenak "uholdea" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinatik populatua izan da Oulu kokaturik dagoen lur eremua, izan ere merkataritza gune historikoa baita. Hiria bera Karlos IX.a Suediakoak sortu zuen 1605eko apirilaren 8an, Linnansaari uharteko gotorlekuari aurre egiteko. Errusiarekiko bake itunak sinatu zirenean erasoen mehatxuak aldendu eta 1776an Ouluko probintzia eratu zen, Oulu bera hiriburu bihurtuz.

1822an sute handi batek hiria suntsitu zuen eta Carl Ludvig Engel arkitekto alemaniarrak berreraikuntza diseinatu zuen, aurrez Helsinki eta ondoren Turkurekin egin bezala. 1832an eraiki zen Ouluko katedrala. Krimeako Gerra garaian flota britainirarrak Ouluko kaia erasotu zuen, inguruko eraikinak eta itsasontzi guztiak suntsituz.

2009an Ouluko probintzia hainbat zatitan banatu zen eta Oulu Ipar Ostrobothnia probintziako hiriburu bihurtu zen.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botniako golkoan kokaturik dago, Oulujoki ibaiaren ahoan. Klimari dagokionez subartikoa da, negu elurtetsuekin eta uda epelekin.

Datu klimatikoak (Oulu)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −6 −5.7 −0.9 5.6 12.5 17.9 21.1 18.5 12.5 5.8 −0.4 −4.0 6.4
Batez besteko tenperatura (ºC) −9.6 −9.3 −4.8 1.4 7.8 13.5 16.8 14.3 8.9 3.3 −2.8 −8.2 2.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.4 −14.7 −10.1 −3.4 2.8 8.8 11.4 9.5 4.9 0.3 −5.9 −12.1 -2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 21 23 19 30 43 57 65 48 42 31 28 433
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8 7 6 6 7 8 9 10 10 9 9 9 98
Eguzki orduak 18.6 65.0 127.1 189.0 266.6 288.0 285.2 204.6 126.0 74.4 27.0 6.2 1677.7
Iturria: Hong Kong Observatory,[4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean izokin arrantzak eta mundrun ekoizpenean oinarritu bazen ere gaur egun teknologia berrien erdigunea da, eta "laborategi bizia" ezizena hartu du.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ouluren ekarpen kultural handiena Munduko "Air Guitar" txapelketa da, urtero ospatzen dena. Ouluko bideo musikal jaialdia eta Jaialdi irlandarra ere urterokoak dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ouluko kirol jarraituena izotz-hockeya da. Oulun Kärpät taldeak zazpi aldiz irabazi du Finlandiako Liga eta Europako Txapelketako bi final jokatu ditu, titulurik lortu ez badu ere.

Bandyak ere indar handia dauka. Oulun Luistinseura taldeak 14 liga eta Oulun Palloseura taldeak 7 liga irabazi dituzte. 2001 urtean Munduko Bandy Txapelketako egoitza nagusia izan zen.

Oulun Tervahiihto 1889-tik aurrera urtero izaten den ski maratoi lasterketa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oulu Aldatu lotura Wikidatan