San Joan baseliza (Itsasondo)
San Joan Letrangoaren baseliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Itsasondo |
Koordenatuak | 43°03′42″N 2°10′24″W / 43.06162°N 2.1734°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XX. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
San Joan Letrangoaren baseliza Gipuzkoako Itsasondo udalerrian dagoen baseliza bat da.
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrigunetik urrun dago, jada Itsasondo eta Ordiziako mugan dagoen San Joan auzoan.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1860an berreraiki zuten, garai hartako trenbideko lanen ondorioz zegoen baseliza bota egin baitzuten.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garai batean, ospe handiko ospitalea izan zen. Donejakue bidean egonik, erromes eta ibiltari ugariren sendatzeko lekua izan zen, baita gaixo askorena ere. Baselizaren horman maskor ugari ikus daitezke. Ezkerraldean estalpe bat du, eskuinean aldiz, etxebizitza bati atxikia dago.