Creu de Sant Jordi

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Jurgiren gurutze» orritik birbideratua)
Creu de Sant Jordi
San Jurgiren Gurutzea
BabesleaKataluniako Generalitatea
Herrialdea Katalunia
Lehen sari banaketa1981eko abenduaren 18a
Webgune ofizialaWebgunea

Creu de Sant Jordi (euskaraz San Jurgiren Gurutzea) Katalunian urtero eman ohi den ohorezko domina bat da. Kataluniako Generalitateak eman ohi duen sari gorena da.[1]

Kataluniako Generalitateak abenduraren 18ko 457/1981 dekretuaren bidez sortu eta sarituei eman ohi die, "beren merituz, Kataluniari bere nortasunaren defentsan, bereziki arlo zibiko eta kulturalean, zerbitzu ematen dieten" pertsona edo erakunde sozialei.

Sariarekin entregatzen den sari fisikoa Kataluniako santu zaindaria den San Jurgiren gurutzean oinarrituta dago eta Joaquim Capdevila i Gaya bitxigileak diseinatu zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Document» Portal Jurídic de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  2. (Katalanez) «Joaquim Capdevila: “M’he fet vell i només sé fer joies”» Núvol (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Webgunea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)