Edukira joan

San Marko esklaboa askatuz

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Marko esklaboa askatuz
Il miracolo di San Marco'
Jatorria
Sortzailea(k)Tintoretto
Sorrera-urtea1540(e)ko hamarkada
IzenburuaMiracolo di san Marco eta The Miracle of the Slave (The Miracle of St. Mark Freeing the Slave)
MugimenduaVeneziako eskola
manierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak415 (altuera) × 541 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaGolden Legend (en) Itzuli
Kokapena
LekuaGallerie dell'Accademia (en) Itzuli
BildumaGallerie dell'Accademia (en) Itzuli
Inbentarioa42

San Marko esklaboa askatuz (italieraz: Il miracolo di San Marco edo Il miracolo dello schiavo) Tintoretto italiar margolariaren margolan ezagunetariko bat da. Oso handia da (416cm x 544cm), eta ezaguna da batez ere bere irudi koloretsuengatik, ohikoa Veneziako Eskolan. Margolana benetako maisulana da, garairako oso berritzailea. Gaur egun, Veneziako Akademiaren Galerian ikus daiteke, Italian.[1]

Jakina denez, San Marko Veneziako patronoa da eta lan hau da Tintorettok hari buruz egin zuen lehenetariko obra. Ondoren, santua Tintorettoren beste lanen protagonista izango zen. Normalean artistak santuaren oso ekintza garbiak eta zuzenak erakusten ditu, eskortzo bortitzen bidez, orduan Veneziako margolaritzan ezezaguna zen estiloan. Lana Scuola Grande di San Marco instituziorako prestatu zuen; instituzio horretan bere aitaordea izango zen Marco Episcopi zen arduraduna.

Gaia Jacopo da Varazzek idatzi zuen Legenda aurea (Santuen bizitzak) liburuan oinarritzen da. Proventzako zaldun baten morroia San Marko erlikia batzuk gurtu zituen eta, horregatik, zigorra jasotzeko arriskuan zegoen. Zigorra tortura metodo batean oinarritzen zen: morroiaren hezurrak puskatu behar zituzten, eta, gainera, itsu utzi. Zalduna, gorriz jantzita, eskuinean eserita dago. Esklaboa jendea eta torturatzaile inguratuta dago; jendeak kuriositateaz begiratzen du. Izan ere, azken unean, santuaren agerpena tortura gel arazi egin zuen, morroia salbatuz. Santua goitik behera ikusten dugu, lurrean etzanda dagoen esklaboaren gorputzaren paraleloan, margolanaren erdian. Esklaboa biluzik agertzen da, erabat abailduta.

Eszena inguru arkitektoniko batean kokatzen da. Anatomia eta eskortzoa ohikoa da Tintorettoren lanetan, ziur aski Michelangeloren lanetan oinarrituta. Koloreak, biziak, ohikoak ziren Veneziako Eskolan. Dena dela, margoaren benetako protagonista argia da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) «Tintoretto Il miracolo dello schiavo - Iconografia e Interpretazione» Venice Café 2017-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  2. (Italieraz) «Miracolo di San Marco - Tintoretto - Gallerie dell'Accademia, Venezia» uda.wng.it (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]