San Marko esklaboa askatzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Marko esklaboa askatzen
Il miracolo di San Marco'
Accademia - Miracle of the Slave by Tintoretto.jpg
Jatorria
Sortzailea Tintoretto
Sorrera-urtea 1547 (egutegi gregorianoa)
Mugimendua manierismoa
Veneziako eskola
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 541 zentimetro
Altuera 415 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Deskribapena
Oinarritua Golden Legend Itzuli
Kokapena
Lekua Gallerie dell'Accademia
Bilduma Gallerie dell'Accademia Itzuli
Inbentarioa Cat.42

San Marko esklaboa askatzen (italieraz: Il miracolo di San Marco edo Il miracolo dello schiavo) Tintoretto margolari italiarraren margolan ezagunetariko bat da. Oso handia da (416zm x 544zm) eta ezaguna da batez ere bere irudi koloretsuengatik, ohikoa Veneziako Eskolan. Margolana benetako maisulana da, garairako oso berritzailea. Gaur egun Veneziako Akademiaren Galerian ikus daiteke, Italian.[1]



Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina denez, San Marko Veneziako patronoa da eta lan hau da Tintorettok hari buruz egin zuen lehenetariko obra. Ondoren, santua Tintorettoren beste lanen protagonista izango zen. Normalean artistak santuaren oso ekintza garbiak eta zuzenak erakusten ditu, eskortzo bortitzen bidez, orduan Veneziako margolaritzan ezezaguna zen estiloan. Lana Scuola Grande di San Marco instituziorako prestatu zuen; instituzio horretan bere aitaordea izango zen Marco Episcopi zen arduraduna.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaia Jacopo da Varazzek idatzi zuen Legenda aurea (Santuen bizitzak) liburuan oinarritzen da. Proventzako zaldun baten morroia San Marko erlikia batzuk gurtu zituen eta, horregatik, zigorra jasotzeko arriskuan zegoen. Zigorra tortura metodo batean oinarritzen zen: morroiaren hezurrak puskatu behar zituzten eta, gainera, itsu utzi. Zalduna, gorriz jantzita, eskuinean eserita dago. Esklabua jendea eta torturatzaile inguratuta dago; jendeak kuriositateaz begiratzen du. Izan ere, azken unean, santuaren agerpena tortura gel arazi egin zuen, morroia salbatuz. Santua goitik behera ikusten dugu, lurrean etzanda dagoen esklabuaren gorputzaren paraleloan, margolanaren erdian. Esklabua biluzik agertzen da, erabat abailduta.

Eszena inguru arkitektoniko batean kokatzen da. Anatomia eta eskortzoa ohikoa da Tintorettoren lanetan, ziur aski Michelangeloren lanetan oinarrituta. Koloreak, biziak, ohikoak ziren Veneziako Eskolan. Dena dela, margoaren benetako protagonista argia da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]