San Martin baseliza (Azkoitia)

Koordenatuak: 43°10′31″N 2°18′45″W / 43.175306°N 2.312431°W / 43.175306; -2.312431
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin Iraurgikoaren baseliza» orritik birbideratua)
San Martin Iraurgikoaren baseliza
San Martin baselizaren erlojua eta dorrea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzkoitia
Koordenatuak43°10′31″N 2°18′45″W / 43.175306°N 2.312431°W / 43.175306; -2.312431
Map
Arkitektura

San Martin Iraurgikoaren baseliza Gipuzkoako Azkoitia udalerrian dagoen baseliza bat da. Udalerri guztitik ikusgai dagoen muino batean dago.

Indusketa arkeologikoen bidez baseliza dagoen muinoa VII eta VIII. mendeetan inguruko biztanleen lurperatze leku edo hilerri izan zela egiaztatu da. Gaur egungo eraikina XIX eta XX. mendeetan burututako zaharberritzen ondorioa da.

Baselizaren lursailetan egindako indusketek eskualdeko Historiaurreko aztarnak ere argitara eman dituzte, bai Paleolito nahiz Metal Arokoak. Indusketa hauen emaitzak bertan dagoen museoan ikusgai daude.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]