San Martin eliza (Gorraitz)
Itxura
Martin Deuna eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Artzibar |
Koordenatuak | 42°53′40″N 1°20′17″W / 42.89457204°N 1.33800294°W |
Martin Deuna eliza Artzibarko Gorraitz lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadan zaharberritu zuten. Oinplano angeluzuzena du eta lau atal ditu kanoi-erdiko gangaren gainean. Dorrea bi altuerako kanpai-horma da; lehenengoan bi irekidura ditu, erdi-puntuko leihoen tankerakoak, eta horietako batean kanpaia dago; bigarrenean, berriz, irekigune bakarra, barruan burdinazko gurutze bat duela. Birjinaren eta haurraren irudi barrokoa dute. Hilerria, bailarako hainbat elizatan bezala, elizaren sarreran dago. Eliza egoera txarrean dago, eta hobekuntza garrantzitsuak egin behar dira datozen urteetan ondarea gehiago gal ez dadin.
Eliza alde bakarretik inmatrikulatu zuen Eliza Katolikoak 2003ko martxoaren 3an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Gorraitz» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).