Artzibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artzibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
089 Santa Maria de Arce.JPG
Artzibarreko bandera

Artzibarreko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Auñamendiko eskualdea
Izen ofiziala Escudo de Arce.svg Valle de Arce <> Artzibar
Alkatea Carlos Orotz Torrea
(Artzibar Herri Taldea)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31028
Herritarra artzibartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 51′ 12″ N, 1° 22′ 27″ W / 42.853333333333°N,1.3741666666667°W / 42.853333333333; -1.3741666666667Koordenatuak: 42° 51′ 12″ N, 1° 22′ 27″ W / 42.853333333333°N,1.3741666666667°W / 42.853333333333; -1.3741666666667
Artzibar hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Artzibar
Artzibar
Artzibar (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 145,67 km2
Garaiera 762 metro
Distantzia 35 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 282 biztanle
% 53,03 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,97
Dentsitatea 1,94 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 2,47
Zahartze tasa[1] % 24,28
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 85,11
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,11 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 7,33 (2010)
Euskararen erabilera % 0,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.artzibar.com


Artzibar[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri zabala baina biztanle gutxikoa da, bai eta izen bereko ibarra ere. 282 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, 17 herritan banaturik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzibar Zangozako merindadearen ipar-ekialdean dago, Pirinioetatik gertu eta Nafarroako hiriburutik 35,8 kilometrora.

Iparraldean Auritz, Garralda, Orotz-Betelu eta Garaioa; hegoaldean Longida; ekialdean Abaurrepea, Abaurregaina eta Urraulgoiti; eta mendebaldean Erroibar eta Lizoain mugakide ditu.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko gunerik garaienetan izan ezik, Artzibar gehienean klima azpimediterraneoa nagusi da. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 12 gradu bitartekoa da (sei gradu mendietan eta hamabi herrigunean). Prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak dira, betiere udaberrian eta udazkenean ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 100-120 inguru izaten dira, eta azarotik apirilera ohikoa da elurra jaustea.

Baso-soiltze gogorra jasan dute Artzibar aldeko basoek. Pagoa, pinu basatia, haritza eta artea dira zuhaitzik ugarienak. Artea, arroilean eta ipar eta ipar-mendebaldeko mendietan hedatzen da batez ere. Birlandatutako pinuek 1.000 hektareatik gora hartzen dituzte, batez ere Austriatik ekarritako pinu lariziarrak dira.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko hauek dira Artzibar osatzen duten kontzejuak: Arrieta, Artozki, Azparren, Hiriberri, Lakabe, Nagore (herriburua), Uritz eta Zaragueta[3].

Horrez gain, 15 leku eta etxalde ere baditu: Arizkuren, Artzi, Asnotz, Ekiza, Espotz, Gorraitz, Gurpegi, Imizkotz, Lusarreta, Muniain, Otsa, Uliberri, Urdirotz, Usotz eta Zandueta. Lehen herri gehiago zituen (Olorizbeiti adibidez) baina denboraz asko hustu egin dira.

Orotz-Betelu 1845ean bereizi egin zen, bere udalerria osatzeko.

Itoizko urtegiak ibarreko lurrak hartu ditu zati handi batean, ondorioz, hainbat herri galdu egin dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzibarreko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzibarreko alkatea AIA (Agrupación Independiente de Arce) zerrendako Jose Ignacio Bidegain Ibarra atera zen 2007ko udal hauteskundeetan, haren taldeak udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; Artzibar Herri Taldeak, berriz, hiru lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,11) eta ez zen boto zuririk izan. Abstentzioa %28,03koa izan zen.

Artzibarreko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente de Arce (AIA) 102 4
Artzibar HT 84 3

2011n bi zerrenden artean egoera irauli egin zen: Artzibarrek 4 zinegotzi eta alkatetza (Carlos Orotz Torrea) lortu zituen eta AIAk 3.

Artzibarreko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Artzibar HT 102 4
AIA 93 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzibarreko idazkaria Longida eta Orotz-Beteluko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Julian kalea, z/g (Nagore)

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 José Ignacio Bidegain Ibarra AIA
2011- Carlos Orotz Torrea Artzibar Herri Taldea

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Artzibar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,38k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik Artzibarreko udalerriaren izen ofiziala Valle de Arce <> Artzibar da[4].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artzibar Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa