Edukira joan

San Mikel Engolasterseko eliza

Koordenatuak: 42°30′41″N 1°33′37″E / 42.5115°N 1.5604°E / 42.5115; 1.5604
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mikel Engolasterseko eliza
Engolasters
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaEscaldes-Engordany
Koordenatuak42°30′41″N 1°33′37″E / 42.5115°N 1.5604°E / 42.5115; 1.5604
Map
Altitudea1.504 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideacarretera d'Engolasters (CS200)

San Mikel Engolasterseko eliza (katalanez: Sant Miquel d’Engolasters) Andorrako Engolasters herrian dagoen eliza erromaniko txiki bat da. Escaldes-Engordany parrokian dago. Ez dago oso garbi zein urtetan eraiki zen, baina onartuta dago XII. mende hasierakoa dela.

Tipologikoki habearte laukizuzen bakarreko eliza da, abside semizirkular batez burututa.. Abside horretan kanpotik friso hornitua erakusten du; frisoan Lombardiako apaingarriak ikusten dira. Atarian, ate aurrean, tenpluaren hegoaldeko horman, askoz geroago eraikitako portxe bat dago. Kanpandorrea, tenpluarekin konparatuta, desproporzionatua da, hau ere, lombardiar estilokoa, hiru solairurekin. Leiho bikiak erakusten ditu. Dorrea lesenekin eta arkuekin apainduta dago. Azken solairuko arkuaren azpian, bi fatxadetan, harriz zizelkatutako bi buru ikusten dira.[1]

Barnealdean, bestetik, absidean eta presbiterioan jatorrizko margolan mural erromanikoen erreprodukzioak daude. Egun jatorrizko margolanak Bartzelonako Kataluniako Arte Museo Nazionalean erakusten dira.

Eliza, gauez argituta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Mikel Engolasterseko eliza Aldatu lotura Wikidatan