San Pantaleón baseliza (Escobedo)

Koordenatuak: 43°23′33″N 3°55′01″W / 43.3925°N 3.916944°W / 43.3925; -3.916944
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pantaleón baseliza (Escobedo)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaCamargo
Gune populatuEscobedo de Camargo
Koordenatuak43°23′33″N 3°55′01″W / 43.3925°N 3.916944°W / 43.3925; -3.916944
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaSantanderko elizbarrutia
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Baselizaren ondoko etxearen erorkinak.

San Pantaleón baseliza Kantabriako Escobedo de Camargo herrian dagoen XVI. edo XVII. mendeko eraikina da. Erainina El Churi auzoan dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. eta XVII. mendean altxatutako harlanduaz eraiki zen. Harria inguruko harrobietatik aterata izan zen. Gerra Zibilaren aurretik eliza bezala zegoen onartuta baina ondoren, populazioaren jaitsiera eta inguruaren balio estrategikoaren galeraren ondorioz, baseliza bezala gelditu zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak oinplano eta abside laukizuzena erakusten du. Erdiko habeartearen iparraldean 1653an datatuta dagoen ate klasizista ikus daiteke. Era berean balustra-itxurako leihoa.

Baselizaren alde batean baseliza zaintzen zuen ermitauaren etxearen erorkiak ikus daitezke. Etxe hori Gerra Zibilan izandako bonbardaketa batez txikitu zuten. Arku klasizista baten aztarna gelditu da bakarrik.

Barru aldean hiru erretaulak gordetzen dira. Handiena, inguruko artista batek 1670ean egina da. Bigarren bat Revilla de Camargon bizi zen Juan de la Puentek egin zuen, 1714an. Hirugarrena, hezetasunaren eraginez ia galdu zen. Azken hau sakristian zegoen eta bakarrik ama birjinaren tailu bat gelditzen da; taula Escobedoko El Alto auzoko elizan erakusten da gaur egun.[2]

Erromeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, San Pantaleon egunean, uztailaren 27an, erromeria garrantzitsua egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .