San Pedro Ariznoakoa eliza

Koordenatuak: 43°07′02″N 2°24′45″W / 43.11736°N 2.41248°W / 43.11736; -2.41248
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro Ariznoakoa
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
Elizaren kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′02″N 2°24′45″W / 43.11736°N 2.41248°W / 43.11736; -2.41248
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea - XVII. mendea
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea2

San Pedro Ariznoakoa Euskal Herriko Gipuzkoa herrialdeko Bergara udalerrian dagoen eliza bat da. Bergarako Alde Zaharran dago, Ariznoa plaza, Artekalea eta San Pedro kalean, Bergarako epaitegiak, Olaso dorrea eta Bergarako udaletxearen alboan.

XVI.-XVII. mendeen artean eraiki zen, 1742an barroko estiloko dorre bat gehitu zitzaiolarik. Aldare nagusia ere XVI. mendekoa da eta plateresko estilokoa, bere handitasunarengatik nabarmentzen delarik.

Alboko kaperan eskola napolitarreko margo bat dago, hau Bergarara 1658an iritsi zen eta Artzainen gurtzea izena du, bertan argia modu bikainean erabiltze delarik. Koruaren azpikoaldean Hiltzoriaren Kristoa dago, honi buruz kritikari askok mundu osoko barroko estiloko lan bikainenetakoa dela diote. Irudi hau 1622an Juan de Mesa sevillar maisuak Juan Pérez de Irazabal bergararraren enkarguz burutu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranburu, Xabier (koord). (1993). Bergara. Ondare artistikoa. Bergarako Udala.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]