San Pedro eliza (Imizkotz)

Koordenatuak: 42°54′22″N 1°21′56″W / 42.90620354°N 1.36552018°W / 42.90620354; -1.36552018
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°54′22″N 1°21′56″W / 42.90620354°N 1.36552018°W / 42.90620354; -1.36552018
Map

San Pedro eliza Artzibarko Imizkotz lekuan XIX. mendeko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuen katalogoak adierazten du XIX. mendeko eraikina izan behar duela, Erdi Aroko aztarnak aprobetxatuz. Nabe bakarrekoa da, eta hilerria du sarreran. Fatxadan, traza xalo eta ederreko erliebe txiki batek, haur bat duen Birjina bat marrazten du. Barrualdean, estalkia egurrez dintelduta dago. Koru txikia ere egurrezkoa da. Ate gainean nobleen armarri handi bat dago, baina oraindik ez dakigu nondik datorren. Bataiarria da, beharbada, elizaren Erdi Aroko aztarna bakarra. Lau irudi desberdin daude. Birjina eseria gotikoa da haur barroko batekin. Gero, Santa Ageda dago, XVI. mendekoa, eta San Pedro bat eta haur barrokoak dituen beste Ama Birjina bat, monumentu-katalogoak kalitate eskasekotzat jotzen dituenak.

Eliza alde bakarretik inmatrikulatu zuen Eliza Katolikoak 2003ko otsailaren 3an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Imizkotz» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]