San Pedro parrokia (Mendexa)

Koordenatuak: 43°20′43″N 2°29′04″W / 43.345361°N 2.484317°W / 43.345361; -2.484317
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro parrokia (Mendexa)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMendexa
Koordenatuak43°20′43″N 2°29′04″W / 43.345361°N 2.484317°W / 43.345361; -2.484317
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1545 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa

San Pedro ad vincularen eliza Mendexan dagoen eliza da, San Petri kateatuaren omenez sagaratua. Eraikitze lanak 1545ean amaitu zuten.

Zelaia auzoan dago, muinoaren tontorrean, frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa du eta XVI.-XVIII. mendeetan eraikitakoa dugu. Elizpe txikiaren gainean du kanpandorrea, eta aurrealdean horma puntalatua. [1]

1652 eta 1661 artean Santiago Goikoetxea Laritz-Barrenetxeak erretaula nagusia egin zuen, Miguel Brevilla margolariaren laguntzaz. 700 dukat ordaindu zuten eta egun galdurik dago.[2] XVIII. mendeko Andre Mariaren eskultura bat ere badute.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mendexako Udala. San Pedro Parrokia. .
  2. Zorrozua, J.. El retablo barroco en Vizcaya. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 216 or. OCLC .44683863.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa