San Roke kaleko etxe gotikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Roke kaleko etxe gotikoak
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getariako hiri historikoa
Getaria 21.JPG
San Roke kaleko etxe gotikoen irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Getaria
Koordenatuak 43° 18′ 15″ N, 2° 12′ 16″ W / 43.3040415448°N,2.20445729412°W / 43.3040415448; -2.20445729412Koordenatuak: 43° 18′ 15″ N, 2° 12′ 16″ W / 43.3040415448°N,2.20445729412°W / 43.3040415448; -2.20445729412
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea 5

San Roke kaleko etxe gotikoak Gipuzkoako Getaria udalerrian dauden jauregi gotiko batzuk dira. Getariako Alde Zaharran daude, San Roke kaleko 27. zenbakian.

Gaur egun bertan bi izarretako hotela dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe hauek Alde Zaharrean hobekien kontserbatu izan diren Erdi Aroko jauregi multzoetako bat da, oraintxuki zaharberrituak izan baidira. Erdi Aroan kale hau osatzen zuten jauregien azken aztarna dira, ondorioz bere garai kale honek Torrekalea izena zuen eta Getariko merkatari eta ontzigile aberatsenen bizileku zen.

Ataria bere dobelengatik nabarmentzen da, eta bereziki bere leihoetako apaindurarengatik ere bai, honen antzeko adibidea Aldamar kaleko Zarautz dorretxean ikusgai dago.

Aurrealdeko mentsula lerroak gaur egun jada desagertuak dauden zurezko egiturak eusteko lirateke, ziurrenik galeria bat edo balkoiak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]