Edukira joan

Alde Zaharra (Getaria)

Koordenatuak: 43°18′14″N 2°12′15″W / 43.30375°N 2.20408°W / 43.30375; -2.20408
Wikipedia, Entziklopedia askea
Getariako Alde Zaharra» orritik birbideratua)
Getariako Alde Zaharra
 Euskal Herria
Getariako alde zaharra: ezkerrean, Aldamar dorretxea eta atzealdean, San Salbador eliza.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Geografia
Koordenatuak43°18′14″N 2°12′15″W / 43.30375°N 2.20408°W / 43.30375; -2.20408

Getariako Alde Zaharra Gipuzkoako Getaria udalerriko alde zaharra edo herrigunea da. 1971an Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Muino harritsu batean gainean dago, San Anton uhartearen parean. XV. mendean hau kostari artifizialki batu zitzaion. Bien artean babesa ematen diote Getariako kaiari, mendeetan zehar herriaren aberastasun iturri izan denari eta gaur egun oraindik arrantzari lotua dagoena Alde zaharreko Erdi Aroko kale paraleloak itsasalderuntz jaisten dira.

Oraindik Aro Berriko harresiaren aztarnez inguratua dagoen erdiguna historikoan daude monumentu nagusienak, besteak beste, balio historiko handia duten Salbatore eliza, Zarautz dorretxea eta Otxoa Ibañez de Olano dorretxea, beste hainbat jauregi eta etxe gotiko eta barrokoen aztarnak eta zenbait aztarnategi arkeologiko. Alde zaharrean aurki ditzazkegu ere erreferente gastronomiko diren zenbait eraikin eta jatetxeen kanpoaldean kokaturiko parrilak.

Getariako hiribildua XIII. mendearen hasieran fundatu zuen Alfontso VIII.ak Donostiako Forua eman zionean. Gaztelako erregeek merkataritza-arloko pribilegio garrantzitsuak eman zizkioten eta hasiera-hasieratik izan zen portu- eta marinel-gune nabarmena.

1597. urtean hiribilduaren zati handi bat suntsitu zuen sute garrantzitsu bat pairatu zuen eta, geroztik, bere historian zehar hainbat gerrak eragindako hondamenak jasan dituen arren, Getariak Erdi Aroko jatorrizko hirigintza-ezaugarriak gordetzen ditu oinplanoan eta bide-trazaduran, baita bere lursail-egituraren zati handi batean ere.

Bastida gisako hiribildua da, kokatzen den lurraren topografiak nabarmen baldintzatzen duen oinplano angeluzuzena daukana. Bide-bilbea aldapa handiko lau kale paralelok osatzen dute: San Roke, Elkano, Kale Nagusia eta Aldamar kalea, kantoiek zeharka ebakitzen dituztenak. Hegoaldetik Iparralderako norabidean dauden kaleak kairaino jaisten dira; XV. mendean egin zen betelan honek hiribildua San Anton mendiarekin lotu zuen.

Erdi Aroko harresietatik aztarna gutxi geratzen dira frontoi aldean eta Aldamar dorretxearen inguruetan. XVII. mendean hiribilduko defentsak indartu egin ziren, hegoaldean eta iparraldean bastioi eta bateriaz hornitutako harresiak ezarriz. Iparraldean, itsasorantz orientatuta, Katrapona bekoa egungo tunela hiribildura sartzeko zubi altxagarriz hornitutako atea zen. Bide-trazaduraz gainera, Getariak Berant Erdi Aroko lursail-zatiketaren ezaugarriak gordetzen ditu: fronte estu eta sakonera handiko mehelin komuneko etxez osatutako etxadi trinkoak. Eraikuntza-tipologia nagusiak eutsi egiten die tradiziozko ezaugarriei: eraikinek behe-solairua eta bi altuera dituzte eta bi isurkiko teilatua, teilatu-gailurra fatxadaren paralelo dutela. Eraikuntza batzuetan bao eta apaingarri gotikoak aurki daitezke oraindik ere. Era berean, goiko oinetan zurezko egitura duen eraikuntzaren bat ere badago. Eraikin berezi nagusia San Salbador eliza gotikoa da; eliza hau, arte- eta arkitektura-interes paregabea izateaz gain, leku historiko ospetsua da, bertan bildu baitzen 1397an Gipuzkoako Ermandadearen Batzarra, Gipuzkoako foru-legeriaren oinarri izan ziren ordenantzak onartzeko.

Halaber, badira beste zenbait eraikin interesgarri: Aldamar dorre gotikoa, irtenune batean kokatua, Elkanoren omenez eginiko monumentutik hurbil; Zarautz eta Olasotarren dorrea, elizaren parean kokatua; Elkanoren omenez eginiko monumentua, 1920. hamarkadako obra eklektikoa; eta Udaletxe zaharraren eraikina, Kale Nagusian kokatua.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erautsitako etxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]