San Salbador eliza (Camanzo)

Koordenatuak: 42°47′N 8°19′W / 42.79°N 8.32°W / 42.79; -8.32
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Salbador eliza (Camanzo)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaVila de Cruces
Galiziako parrokiaCamanzo, Vila de Cruces
Koordenatuak42°47′N 8°19′W / 42.79°N 8.32°W / 42.79; -8.32
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaSantiago de Compostelako artxidiozesi Erromatar Katolikoa
IzenaJesus Nazaretekoa
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa

San Salbador eliza Camanzoko parrokia-eliza da (Vila de Cruces, Galizia). 1166. urtean eraikia, oinplano basilikala du eta hiru nabe eta hiru abside. Antzina monasterio baten eliza izan zen.

Monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camanzoko monasterioa X. mendean sortu zuten Gonzalo kondeak eta Teresa emazteak. Hasieran, monje beneditarrak eduki zituen eta, ondoren, moja komunitate bat.

Monasterioaren aztarna batzuk geratzen dira, hala nola gela kapitularreko arkupea. Bi zutaberen gaineko zirkuluerdi-formako arkuak dira, hostoen apaindurarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak oinplano basilikal primitiboa du, hiru nabe eta hiru abside erdizirkular. Erdiko nabea altuagoa da. Burualdetik hurbilen dauden arkuak zorrotzak dira, eta horrek erreforma gotiko bat adierazten du. Burualdeko kaperetako zutabeetako eta nabeetako arkuetako kapitelak erromanikoak dira eta apaindura geometrikoak eta loredunak dituzte. Burualdeko kaperetan sartzeko arkuak ornamentatutako arkiboltez osatuta daude. Presbiterioaren gaineko kanoi-gangaren zati bat XVI. mendeko pinturez estalita dago.

Kanpoaldean, erdiko absideak ferra-oinplanoa du; alboetako absideek ferra-oinplanoa dute barruan, eta kanpoan zirkuluerdi-formakoa.

Ate nagusiak arkibolta bikoitza du zutabeen gainean; kanpoko arkiboltak lore apaingarriak ditu. Tinpanoan Agnus Dei bat dago zizelkatua, ferra-arku formako lore-zerrenda batez inguratua. Iparraldeko hormako ate erromanikoak arkibolta peraltatuak ditu, bi zutabetan gainjarritako arku txikiz apainduak. Hegoaldeko fatxada berregin egin zen portada zaharreko zenbait elementu kontserbatuz.

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza egoera penagarrian dago eta erdiko absideko freskoak hondatuta daude. Gela kapitularra biltegi gisa erabiltzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]