Sandra Ann Lauer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sandra Ann Lauer
Sandra Cretu.jpg
Bizitza
Jaiotza Saarbrücken1962ko maiatzaren 18a (55 urte)
Herrialdea  Alemania
Familia
Ezkontidea(k) Michael Cretu  (1988 -  2007)
unknown value  (2010 -  2014)
Lanbidea
Lanbidea abeslaria
Genero artistikoa popa
Diskoetxea Virgin Records
IMDb nm1117030
http://www.samoqi-music.com

Sandra Ann Lauer (Saarbrücken, 1962ko maiatzaren 18a), Sandra artista izenaz ezaguna, pop abeslari alemaniarra da. 1980. hamarkadan eta 1990.hamarkadaren hasieran 20.top-ean egon zen 18 abesti ezberdinekin. Lan horrek Michael Cretu kidearekin batera egin zituen, geroago bere senarra izango zen. Oso denbora gutxian egon zen gailurrean, baina Madonnak baino disko gehiago saldu zituen Europako hainbat herrialdetan.

1978 eta 1984.urteetan emakumeek sortutako Arabesque musika talde baten abeslaria zen, Errusian eta Japonian arrakastatsuak zirenak. Ondoren, bakarlaria izanik, bere lehenengo arrakasta internazionala (I´ll Never Be)Maria Magdalena abestiarekin lortu zuen 1985ean. Jarraian In the Heat of the Night abestiarekin ere izugarrizko arrakasta izan zuen urte berean.

1990. eta 2011. urteen artean bere ahotsa jarri zuen arrakasta handiko albumetan. Aldi batzuetan, 10.top-a lortu zuen Estatu Batuetan eta Britainia Handian.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Long Play (1985)
  • Mirrors (1986)
  • Ten on One (1987)
  • Into a Secret Land (1988)
  • Everlasting Love (1989)
  • Paintings in Yellow (1990)
  • Close to Seven (1992)
  • 18 Greatest Hits (1992)
  • Fading Shades (1995)
  • My Favourites (1999)
  • The Wheel of Time (2002)
  • Reflections (2006)
  • The Art of Love (2007)
  • Back to Life (2009)
  • The Platinum Collection (2009)
  • Stay in Touch (2012)