Sandwich plaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandwich plakaren mapa

Sandwich plaka mikroplaka tektoniko bat da. Bere hedadura, 0,00454 estereorradianekoa da. Orohar, Scotia plakarekin lotua dago.

Ozeano Atlantikoaren hegoaldean dago, Hegoaldeko Sandwich uharteen zati bat hartzen duelarik.

Sandwich plakak, Hego Amerikako plaka, Scotia plaka eta Antartikako plaka ditu mugakide.

Aipaturiko hiru plakekin dituen mugak, Sandwicheko fosak eratzen ditu Hegoaldeko Sandwich uharteen ipar eta eki kostaldean.

Plaka, milioi bat urteko 1,84ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 19º 02' hego latitudean eta 39º 64' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]