Edukira joan

Sankarjang

Koordenatuak: 20°52′08″N 84°59′19″E / 20.8689°N 84.9886°E / 20.8689; 84.9886
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sankarjang
arkeologia-aztarnategia
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaOrissa
Geografia
Koordenatuak20°52′08″N 84°59′19″E / 20.8689°N 84.9886°E / 20.8689; 84.9886
Map
Demografia

Sankarjang, Odishako aztarnategi arkeologiko bat da Anguletik gertu dagoena. Antzinako hilerria aurkitu da bertan eta harri handien sorta berezi bat, musikarako erabiliak izan zitezkeenak.

Aurkikuntza eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune hau Odishako Estatuko Arkeologia Departamentuak induskatu zuen 1971n, artzain baten aurkikuntzen ondoren: amaitu gabeko 20 barra litiko eta basaltozko aizkorak, metalezko piezez eta gizaki hondakinez gain.

Arkeologoek lurreko harri litikoak Neolito garaiko tipikoak direla uste dute, nahiz eta beranduago ere ekoiztu izan ziren. Sankarjangeko litiko dotoreek Asia ekialdeko eta Hego Itsasoetko harri landuen antza dute. Batzuen iritziz, horrelako litikoek funtsezko eginkizuna izan zuten Austronesiar kulturaren definizioan.

Harri askok oihartzuna ematen dute kolpatzean eta erabilera-higaduraren arrastoak eta formak ikusita, harri-barrak amaitutako eta amaitu gabeko litofonoetakoak direla dirudite . Kasu horretanharrizko barra hauek Asiako Hegoaldeko musika-tresnarik zaharrenen parte izango ziren[1].

Bestalde, hilobietan lurperatutako bederatzi gorputzetan kidetasun mongoloideak iradokitzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Yule, Paul. (2006). Early Historic Sites in Orissa. (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]