Odisha
Orissa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | ଓଡ଼ିଶା उड़ीसा Odisha | ||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-OD | ||||||||||
Hiriburua | Bhubaneswar | ||||||||||
Chief Minister of Odisha (en) | Mohan Charan Majhi (en) | ||||||||||
Zatiketa | ikusi
| ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 20°09′N 85°30′E / 20.15°N 85.5°E | ||||||||||
Azalera | 155,820 km² | ||||||||||
Mugakideak | Mendebaldeko Bengala, Jharkhand, Chhattisgarh eta Andhra Pradesh | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 41.974.218 (2011) 5.267.298 (2005) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 236 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Hizkuntza ofiziala | Odia | ||||||||||
www.orissa.gov.in |
Orissa Indiako ekialdeko estatua da, Bengalako golkoan kokatutakoa, Dekkan penintsulako ipar-ekialdean. Hiriburua Bhubaneswar da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-ordokiek eta mendiek hartzen dute estatuko lurralderik gehiena. Mahanadi, Brahmani eta Baitarani ibaiak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira eta, oro har, mendebaletik ekialderako norabidea dute. Klima tropikala da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalinga dinastiarekin erresuma aberatsa zen Budaren garaian. K.a. III. mendean Asoka enperadorea hartaz jabetu zen denbora batez, baina burujabetasuna berreskuraturik, itsas herri ahaltsua izan zen kristautasunaren lehen mendeetan. Ganga dinastiarekin urrezko aroa iritsi zuen (1078-1264). 1592an mongolek beretu zuten, eta 1803an ingelesek konkistatu zuten. 1949an egin zen Indiako Batasuneko estatu.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriaren % 90 inguru herrixketan bizi da, eta nekazaritza dute jarduera nagusia: arroza, landare oliodunak, azukre kanabera, jutea, kokoa, etab.; azienda (bufaloak, behiak, ardiak, ahuntzak). Barnealdeko basoetan zenbait tribu primitibo bizi dira oraino, ehiza, bilketa eta nekazaritza ibiltaria egiten dutenak.
Meatze baliabide garrantzitsuak: burdina, kromita (Indiako lehen ekoizlea), manganesoa, grafitoa, bauxita, etab. Industria nagusiki baliabide horien ingurukoa da. Arrantza ere garrantzitsua da.
Artea eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiako kulturan garrantzi handia izan dute Orissako santutegi ospetsuek, Bhubaneswarrekoak bereziki (VIII-IX. mendeak). Bestalde, orissi deiturikoa Indiako bost dantza mota klasikoetako bat da. Leinu asko daude eta erabiltzen diren hizkuntzak munda, dravidikoa eta oriya dira.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orissak 30 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:
- Angul
- Boudh
- Bhadrak
- Balangir
- Bargarh
- Baleswar
- Cuttack
- Debagarh
- Dhenkanal
- Ganjam
- Gajapati
- Jharsuguda
- Jajapur
- Jagatsinghpur
- Khordha
- Kendujhar
- Kalahandi
- Kandhama
- Koraput
- Kendrapara
- Malkangiri
- Mayurbhanj
- Nabarangpur
- Nuapada
- Nayagarh
- Puri
- Rayagada
- Sambalpur
- Subarnapur
- Sundargarh
Hiriburua eta hiri handiena Bhubaneswar da. Beste hiri nagusiak Cuttack, Sambalpur,Berhampur,Balasore, Puri eta Rourkela dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indiaren banaketa administratiboa | ||
---|---|---|
Andhra Pradesh · Arunachal Pradesh · Assam · Bihar · Chhattisgarh · Goa · Gujarat · Haryana · Himachal Pradesh · Jammu eta Kaxmir · Jharkhand · Karnataka · Kerala · Madhya Pradesh · Maharashtra · Manipur · Meghalaya · Mendebaldeko Bengala · Mizoram · Nagaland · Odisha · Punjab · Rajastan · Sikkim · Tamil Nadu · Telangana . Tripura · Uttar Pradesh · Uttarakhand Andaman eta Nicobar uharteak · Chandigarh · Dadra eta Nagar Haveli · Delhi · Daman eta Diu · Lakadiveak · Puducherry |