Santa Catalinaren Arkua

Koordenatuak: 14°33′35″N 90°44′03″W / 14.55961°N 90.73414°W / 14.55961; -90.73414
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Catalinaren Arkua
Kokapena
Estatu burujabe Guatemala
Department of Guatemala Sacatepéquez
HiriaAntigua Guatemala
Koordenatuak14°33′35″N 90°44′03″W / 14.55961°N 90.73414°W / 14.55961; -90.73414
Map
Arkitektura
Materiala(k)hormigoia
Dimentsioak23 (luzera) m

Santa Katalinaren Arkua Guatemalako Antigua hiriko lekurik ezagunenetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duen hirira joaten diren milaka turistek bisitatzen dute urtero. Arkua hiriaren benetako ikonoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkua Santa Katalina Ama Birjina eta Martiriaren mojen komentukoa zen. 1773an Santa Martaren Terremotoen ondoren, egitura abandonatuta geratu zen. Santa Katalinaren Arkuak, Klaustro Konbentualak eta Elizaren Nabeak osatzen dute Santa Katalina Ama Birjina eta Martiriaren Komentu Zaharreko monumentu-multzoa. Elizako arkua eta nabea udalarenak dira, eta komentu-klaustroa jabetza pribatukoa da. Arkua 1890eko hamarkadan berregokitu zuen Manuel Lisandro Barillas Bercián jeneralaren gobernuak, eta erloju bat jartzeko dorretxo bat eraiki zuten haren gainean.[1]

Arkuaren zergatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arku barrutik komentuaren bi aldetako komunikazioa egiten zen. Komentuan zeuden mojak klausurakoak ziren eta, ondorioz, kalera ezin ziren atera. Mojek kalea ixtea eskatu zuten baina udalak proposamena ez zuen onartu eta arkuaren aukera eskaini zien. Horrela, arkuaren barruan korridore itxi bat eraiki zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cadena, Felipe (1774). Breve descripción de la noble ciudad de Santiago de los Caballeros de Guatemala y puntual noticia de su lamentable ruina ocasionada de un violento terremoto el día veintinueve de julio de 1773. Mixco, Guatemala: Oficina de Antonio Sánchez Cubillas.[1]
  2. https://aprende.guatemala.com/cultura-guatemalteca/patrimonios/arco-de-santa-catalina-antigua-guatemala/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]