Santa Colomako eliza (Santa Coloma d'Andorra)
Santa Colomako eliza | |
---|---|
Santa Coloma d'Andorra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Andorra |
Andorrako parrokia | Andorra la Vella |
Settlement of Andorra | Andorra la Vella |
Koordenatuak | 42°29′39″N 1°29′51″E / 42.4942°N 1.4976°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Urgell (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte aurre-erromanikoa arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | carrer Major, Santa Coloma |
Santa Coloma parrokia-eliza Andorrako Santa Koloman, Andorra La Vellan dagoen eliza bat da. Haran osoko eraikinik interesgarrienetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri prerromaniko andorratarreko tenplua da, Valira ibaiaren eskuinaldean kokatua, Sant Julià de Lòria eta Andorra La Vella artean. Azken honen parrokian dago. Printzerriko eliza zaharrenetako bat da, La Seu d'Urgell-eko (Lleida) katedraleko 1040ko sagaratze-aktetan aipatua baitago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako tenplu prerromanikoak aldaketa ugari izan ditu historian zehar.[1]
Tenpluak nabe angeluzuzeneko oinplanoa du, abside laukizuzena ekialdera begira, eta portada eta arkupea nabearen hegoaldeko horman.
Oinplano zirkularreko kanpandorrea du, 17,5 metroko altuerakoa eta lau solairukoa; solairu bakoitzean bi leiho biki pare ditu, dekorazio lonbardiarrez hornitua. Dorreak teilatu konikoa du.
Nabearen egitura zurezko armaduraz egina dago eta teilatuak arbelezkoak dira. Tenplura sartzeko, puntu erdiko arkua duen ate bat dago, zerra-hortzekiko arkibolta batez eta giltzarriaren gainean harrizko gurutze batez apaindua.
Barrualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizak barruko dekorazio aberatsa izan zuen, baina gaur egun Agnus Dei delakoa besterik ezin da ikusi bertan. Gainerako margolanak Berlingo Kultura Museo Prusiar Estatalean eta bildumagile partikularren artean banatuta daude. Absidearen inguruan agertzen ziren irudiak Ama Birjina, apostoluak, Maiestas Domini delakoa eta uso bat ziren.
Tenpluaren barruan, XIII. mendeko Erremedioetako Andre Mariaren irudi bat dago, zur polikromatuan egina.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hegoaldetik ikusita.
-
Arkupea eta kanpandorrea.
-
Kanpandorrea.
-
Barrualdea.
-
Aldare nagusiko erretaula.
-
Ama birjinaren irudia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Govern d'Andorra - Cultura. Església de Santa Coloma. (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 3).