Santa Comba eliza (Bande)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Comba eliza (Bande)
Kultura ondasuna
SantaCombaBandeExterior1.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaOurenseko probintzia
UdalerriaBande
Parish of GaliciaQ20548279
Settlement in Galicia, SpainQ20548250
Koordenatuak 41° 58′ 23″ N, 8° 00′ 07″ W / 41.973076°N,8.002069°W / 41.973076; -8.002069Koordenatuak: 41° 58′ 23″ N, 8° 00′ 07″ W / 41.973076°N,8.002069°W / 41.973076; -8.002069
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Columba of Sens Itzuli
Arkitektura
Estiloa Visigothic architecture Itzuli
Ondarea
BIC RI-51-0000198

Santa Comba eliza (galizieraz: Igrexa de Santa Comba de Bande) Bande udalerrian dago Ourensen. VII. mendeko bigarren erdialdean eraiki zen eta osotara galdua den monasterio baten eliza zen.

Laukizuzen batean sartuta dagoen gurutze greko bat da oinplanoa. Burualdea irtena , karratua eta zuzena da. Espazioaren zatiketa handia ikus daiteke (garaiko liturgiaren beharretara egokitua). Atondoaren alboetan bi areto txiki topa daitezke eta gurutzaduratik beste bi aretotara pasa daiteke.

Guztiz gangatua dago, adreiluz eginiko kanoi gangarekin. Zinborioan arrai hezur ganga topa dezakegu (Gala Placidiaren mausoleoan bezala, Ravennan). Estalkia kanpotik bi isurialdeko teilatua da eta zinborioan lau isurialdeko teilatua..

Adreiluarekin batera harria ere erabili zen eta askotan berrerabiliak ziren beste elementuak. Bertan, musulmanak azaldu zirenean abandonatutako zen beste eliza bat zegoen 680. urtean egina. Material berrerabilien beste jatorria: inguruetan erromatar garaieran eraikitako bainu batzuk izan ziren, kapitel eta pilareak ikus daitezke.

Barnekaldea xumea da eta dekorazio bakarra inposta lerro bat dugu, bertan motibo begetalak azaltzen dira. Absidean horma margo arrastoak daude. Harlanduz egina dago.

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Comba eliza (Bande) Aldatu lotura Wikidatan