Santa Justa baseliza (Ubiarco)

Koordenatuak: 43°25′31″N 4°05′52″W / 43.42528°N 4.09778°W / 43.42528; -4.09778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Justa baseliza (Ubiarco)
Kokapena
Koordenatuak43°25′31″N 4°05′52″W / 43.42528°N 4.09778°W / 43.42528; -4.09778
Map

Santa Justa baseliza Kantabriako Santillana del Mar udalerriko Ubiarco herrian dagoen XVI. mendeko eraikina da. Santa Justa hondartza gainean dago. Antiklinal bat erabiliz haitz barruan eraikia, bakarrik teilatu eta bi horma artifizal ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik, leku berean, XII. mendeko Santa Justa baseliza zegoen. Egungo eraikina XVI. mendekoa da. Bertan Justa eta Rufinaren erlikiak jaso ziren. 2010etik udalaren mailako ondarearen babesa du.[1] Garai batean erromesaldien tokia izan zen, Kantabriako lehenetariko bat.

San Telmo dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaslabarraren gainean San Telmo dorrearen erorkinak ikus daitezke.

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Justaren eguna uztailaren 19an ospatzen da. Egun horretan erromeria egiten da eta ama birjinaren irudia ateratzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]