Edukira joan

Santillana del Mar

Santillana del Mar
Santillana del Mar
Kantabriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaIsidoro Rabago León (en) Itzuli
Izen ofizialaSantillana del Mar
Jatorrizko izenaSantillana del Mar
Posta kodea39330
INEk ezarritako kodea39076
Geografia
Koordenatuak43°23′36″N 4°06′17″W / 43.393333333333°N 4.1047222222222°W / 43.393333333333; -4.1047222222222
Mapa
Azalera28,46 km²
Altitudea82 m
MugakideakAlfoz de Lloredo, Reocín, Torrelavega, Polanco eta Suances
Demografia
Biztanleria4.189 (2025)
alt_left 2.163 (%51,2) (%48,8) 2.058 alt_right
Dentsitatea147 bizt/km²
MatrikulaS

Santillana del Mar Kantabriako erkidegoko Costa Occidental eskualdean dagoen udalerria da. Suances, Torrelavega, Alfoz de Lloredo eta Reocín udalerriekin muga egiten du.

Udalerri txiki hau eskualde honetako turismogune garrantzitsuenetakoa da, bere inguruetan labar-pinturaren "sixtinar kapera" deitzen duten Altamirako leizea eta XII. mendeko Santillana del Marreko kolegiata baitaude.

Halaber, Santillana del Marrek iberiar basabereei buruzko neurri handidun Zoologiko eta Lorategi Botaniko bat ere badu, bertan kolore eta itxura ezberdinetako neurri handiko tximeleta ugari daudelarik. Gainera beste museo batzuk ere badaude, hauen artean Inkisizioaren Museoa, Regina Coeli Eliz-Museoa eta Jesús Oteroren Museoa daudelarik.

Turismogune garrantzitsua denez, bere galtzadarriztatutako kaleak ostatuz eta kantabriar produktuak saltzen diren dendez bete-beterik daude. Produktu hauen artean Santoñako antxoak, Tresvisoko Picón gazta ospetsua eta orein gatzartua daude. Janari dendez gain, artisau produktuak saltzen dituzten dendak ere ikustekoak dira, hauetan kantabriar mitologiaren inguruko pertsonaien eskulturak nagusitzen direlarik.

Santillana del Mar udalerriko karrika bat.

Bere 4.049 biztanleak (INE honela banatzen dira:

Santillana del Mar udalerriko herrigunea da. Itsas mailatik 82 metrotara eta muino txikiez inguratutako ibar batean kokatua dago. 2006ko erroldaren arabera herrigune honek 1.108 biztanle zituen.

Santa Julianako Jaiak (Fiestas de Santa Juliana). Jai hauek udalerriko santu jagolearen ohorez ekainaren 28an ospatzen dira. Adin ezberdinetako jendearentzako ekitaldi ezberdinak ospatzen dira: haurrentzako ekitaldiak, herri kirolak edo ekitaldi gastronomikoak. Egunik garrantzitsuena santu zaindariaren eguna den ekainaren 28a da. Egun honetan santu zaindariaren omenezko elizbira, meza eta dantza burutzen direlarik[1]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Alfoz de Lloredo, Reocín, Torrelavega, Polanco eta Suances.

Biztanleriaren tamainaUrtea39003950400040504100415042004250200020052010201520202025Santillana del MarBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 2.058 gizon, 2.163 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.51
0.58
 
90-94
 
1.94
1.17
 
85-89
 
2.27
2.48
 
80-84
 
3.61
4.37
 
75-79
 
4.62
5.88
 
70-74
 
5.22
6.95
 
65-69
 
7.95
8.75
 
60-64
 
7.72
8.16
 
55-59
 
7.35
8.36
 
50-54
 
8.09
9.09
 
45-49
 
8.41
8.65
 
40-44
 
7.67
6.22
 
35-39
 
6.29
4.23
 
30-34
 
4.07
3.55
 
25-29
 
4.30
4.62
 
20-24
 
4.07
4.86
 
15-19
 
5.22
4.96
 
10-14
 
4.16
4.47
 
5-9
 
3.51
2.67
 
0-4
 
3.01
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[2]

Iturria: INE

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolegiata erromanikoa