Santa Llúcia leize ospitalea
Santa Llúcia leize ospitalea | |
---|---|
Mota | haitzulo eta historic building (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°17′13″N 0°43′01″E / 41.28697°N 0.71697°E |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Tarragonako probintzia |
Eremu funtzionala | Camp de Tarragona |
Eskualdea | Priorat |
Kataluniako udalerria | La Bisbal de Montsant |
Santa Llúcia leizea Tarragonako la Bisbal de Montsant herrian dagoen kobazuloa da. Zabala eta sakonera gutxikoa da. Egun aisialdirako erabilpena du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leizea aurrehistorian gizakiak erabili zuen, aztarnak aurkitu baitira. Kobazuloan iturri bat sortzen da eta esaten da haren urak begien arazoentzako oso ona direla; hortik dator, alegia, Santa Luziaren izena.
Bereziki ospetsua Espainiako Gerra Zibilan egin zen. 1938ko udan, Ebroko guduan bitartean, Nazioarteko Brigadeei begira antolatutako ospitalea bertan kokatu zen. Ospitalean ere zibilak eta atxilotuak zaintzen ziren. Ekipo medikoa Erresuma Batuko Spanish Medical Aid Committeek bidalitakoa zen. Ospitalearen koordinazioa Len Crome doktoreak eraman zuen, Naziorteko Brigaden partaidea. Ospitalean larogei ohe inguru zeuden, kirofano bat, botiken biltegia eta mediku eta erizainentzako instalazioak. Leizean hil zirenak herriko hilerrian daude lurperatuta, hobi komun batean.[1]
1992an La Bisbal de Falseteko udalak leizea erosi zuen.[2]
Pertsonal sanitarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospitalean jende asko lan egin zuen. Hona hemen izen batzuk:
- Reginald Saxton, odol-transfusioez arduratzen zen medikua.
- Len Crome doktorea, ospitalearen zuzendaria.
- Douglas Jolly, medikua.
- Miquel Gras Artero, medikua.
- Rafael Fuster Gener, medikua.
- Josep Maria Torrens, medikua.
- Lilian Urmston, erizaina.
- Janos Kiszely, medikua.
- Patience Darton, erizaina.
- Ada Hodson, erizaina.
- Nan Green, administratiboa.
- Joan Purser, erizaina.
- Aurora Fernández, erizaina.
- Margaret de Culpeper, erizaina.
- Albert Pou, erizaina.
- Ramon Mauri Masada, erizaina.
- Leen Manning, erizaina.
- Martín Quirós, anbulantzia gidaria.
- José Bilve, anbulantzia gidaria.
- Alec Wainman, anbulantzia gidaria. Argazkilaria.
- John Kozar, mantenimendu teknikaria.
- Max Colin
- Rose Davson
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Argazkiak eta informazioa.