Santa Luzia eliza (Lakabe)

Koordenatuak: 42°52′19″N 1°20′38″W / 42.87197089°N 1.34394695°W / 42.87197089; -1.34394695
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Luzia eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtzibar
Koordenatuak42°52′19″N 1°20′38″W / 42.87197089°N 1.34394695°W / 42.87197089; -1.34394695
Map

Santa Luzia eliza Artzibarko Lakabe kontzejuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria hainbat urtez utzia izan zen eta eliza hustua. Egoera onean dago eta gaur egun ez du funtzio erlijiosorik eta bere kanpandorrea etxebizitza gisa erabiltzen da. Antzinako eraikuntzaren aztarnak ditu, XIII. mendekoak. Oinplano angeluzuzenekoa da eta ez du tarte bereizirik, koruaren atala izan ezik, azken hori markoztatuta baitago. Portada, elizpeko teilapeak estaltzen du eta arku zorrotz gotiko bat du. Dorreak zirkuluerdiko baoak ditu kanpaiarentzat, batzuk itsututa eta beste batzuk leihoetan birziklatuta. Nabeak eta dorreak leiho berriak dituzte. Burualdean antzinako irekidura bat erantsi, gaur egun koloretako kristalez itxita dagoena.

XVI. mendeko pinturak dituen taula multzoa, kalitatezkoa dela jakinarazten dena, prozesio-gurutze bat eta zilarrezko kaliza bat daude elizbarrutiko museoan. Taulak 1950ean zaharberritu ziren. Ondoko hilerrian gurutze gehienak desagertu dira, baina disko-formako hilarri batzuk mantentzen dira. Elizaren kokapena nabarmendu behar da, herritik 200 bat metrora eta gain txiki batean baitago, ibarrean ohikoa dena, baina inguru horretan oso ohiz kanpokoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Lakabe» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]