Santa María Cahabón

Koordenatuak: 15°36′20″N 89°48′45″W / 15.6056°N 89.8125°W / 15.6056; -89.8125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa María Cahabón
Guatemalako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Guatemala
Department of GuatemalaAlta Verapaz
Posta kodea16012
Geografia
Koordenatuak15°36′20″N 89°48′45″W / 15.6056°N 89.8125°W / 15.6056; -89.8125
Map
Azalera900 km²
Altuera250 m
MugakideakFray Bartolomé de las Casas (en) Itzuli, San Pedro Carcha, Lanquín (en) Itzuli, El Estor (en) Itzuli, Senahú (en) Itzuli eta Chahal (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria70.321 (2021)
Dentsitatea78,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1543
Telefono aurrizkia502
Ordu eremuaUTC−06:00
inforpressca.com…

Santa María Cahabón edo Cahabón Guatemalako udalerria da, Alta Verapaz izeneko eskualdean dagoena, herrialdearen iparraldean. Udalerriak Cahabón ibaiari zor dio bere izena. Udalerrian kaoba eta zedro. Herriko jaiak irailaren 1etik 8ra ospatzen dira.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai koloniala: domingotarren doktrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Predikarieen Ordenaren armarria.

Errege-erregina katolikoak indigenen katekizazioa izan zuen ardatz, erregeen misiolariak «indiarren doktrinak» edo «doktrinak» deitutako kongregazio bereziak sortu zituzten horretarako.Fraideek nahierara fundatu ziren doktrinak.[2]

1638an, Domingotarrek beren doktrina handiak, diru-sarrera handiak zituztenak, sei komentutan bereizi zituzten: Guatemalako Santiago de los Caballeros, Amatitlán, Verapaz, Sonsonate, San Salvador eta Sacapulas hirietan hain zuzen ere. Verapazko doktrinak Cahabon, Cobán, Chamelco, San Cristobal eta Tactic herriak hartzen zituen.[3]

1754an, Borboien Erreformen baitan Errege Zedula baten bidez, ordena erregularretako kuratu guztiak klero sekularrera pasatu ziren.[1]1765ean, Espainiako Koroaren borboi-erreformak argitaratu ziren, kolonien gaineko botere erreala berreskuratu eta zerga-bilketa handitzeko.[4]

Ertamerikako independentziaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825eko urriaren 11ko Konsitituzioan Cahabón Verapazko departamentuaren barruko udalerria zen jada, Cobán, Tactic, Salamá eta Rabinal, Petengo barrutiaz gain.[5]

Estatuko lurraldean justizia-administraziorako ere Cahabon (orduan Cajavon) 5. Barrutiaren (Verapaz) parte zen, Lanquinekin batera.[5]

Franja Transversal Norte (FTN)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Arana Osorio jeneralaren gobernuan Franja Transversal Norte delakoa sortu zen ustez nekazaritzaren garapena ezartzeko.[6] Aldi berean petrolioa aurkitu zen eskualdean eta inbertsio eremua bihurtu zen. Guatemalako Gerra Zibilak gogor jo zuen eskualdea horretan,

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alta Verapazko departamentuan dago eta mugakide hauek ditu:

  • Iparraldean: Fray Bartolomé de las Casas, Alta Verapaz departamentuko udalerria.
  • Hegoaldean: Senahú, Alta Verapaz departamentuko udalerria.
  • Ekialdean: El Estor, Izabal departamenduko udalerria.
  • Mendebaldean: San Pedro Carchá eta Lanquín, Alta Verapazeko udalerriak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cahabónek klima tropikala du (Köppen sailkapena: Af).

    Datu klimatikoak (Cahabón)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 27.4 29.3 30.7 32.2 32.1 32.1 30.7 31.0 31.0 30.1 28.5 27.7 30.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.4 24.2 25.7 26.8 27.3 27.5 26.7 26.7 26.7 26.0 24.6 23.5 25.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19.4 19.2 20.7 21.5 22.5 22.9 22.7 22.5 22.4 22.0 20.8 19.4 21.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 134 75 64 83 146 425 411 269 320 307 189 138 2561
Iturria: https://en.climate-data.org/north-america/guatemala/alta-verapaz/santa-maria-cahabon-46094/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Guatemala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «CAHABON Photo Gallery by Marco Antonio Escalante Herrera at pbase.com» web.archive.org 2010-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  2. (Ingelesez) Oss, Adriaan C. van. (2002-07-04). Catholic Colonialism: A Parish History of Guatemala, 1524-1821. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-52712-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  3. (Gaztelaniaz) [https://web.archive.org/web/20150121173246/http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/2458303.pdf «Poder y redes sociales en Centroamérica: El caso de la orden de los Dominicos (1757–1829)»] Mesoamerica 41 2015-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  4. Juarros, Domingo; Bromsen, Maury A. fmo RIBRL; Parreño, Alberto fmo RIBRL; Beltranena, Francisco de fmo RIBRL. (1808). Compendio de la historia de la ciudad de Guatemala.. En Guatemala : Por D. Ignacio Beteta (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  5. a b Recopilación de las leyes de Guatemala. Imprenta de la Paz 1869 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  6. «Franja Transversal del Norte - WikiGuate» web.archive.org 2014-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]