Edukira joan

Santi Barranco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santi Barranco
Bizitza
JaiotzaAmurrio1979ko uztailaren 25a (46 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria

Santiago "Santi" Barranco Medina (Amurrio, 1979ko uztailaren 25a[1] errepide eta mendi bizikletako txirrindulari ohia da. Bere ibilbidea mendiko bizikletan hasi zen. Jubeniletako bigarren urtean, errepidera pasatu zen Ruta de Europa taldearekin. 23 urte azpiko kategorian berriz Olarra-Ercoreca taldean ibili zen eta azkenik, Eliteko lehen urtean (2002an) Saunier Duvalekin amaitu zituen errepideko bere urteak.

Errepidea utzi eta berriro mendiko bizikletara pasatu zen 2003. urtean. Lehendabizi sortu berria zen Bikezona taldean eta 2005ean berriz, Seguros Bilbao taldearen sorrerarekin, berak hartu zuen bertako BTT modalitateko ardura. Hasiera batean txirrindulari gisa hasi zen beste hainbat kiderekin batera, eta pixkanaka taldean beste ardura batzuk hartzen hasi zen, 2011. urtean taldeko zuzendari bihurtu zen arte.[2]

Seguros Bilbao taldeak 2016an egin zuen bere azken denboraldia baina bertatik, UCIko probetan pelotoian ikusi izan ditugun txirrindulari ugari atera dira. Izagirre anaiak, Omar Fraile, Jonathan Castroviejo eta Beñat Intxausti, besteak beste.

Urte gutxi batzuk egon zen txirrindularitza mundutik kanpo, BURGOS BH taldeak deitu zion arte. Haiekin mekanikari eta zuzendari lanak egin zituen, Espainiako Itzulian eta beste hainbat lasterketetan 2017tik 2023 arte. Urte hauetan, GELA PEDAGOGIKOan ere egon zen bertako neska taldean laguntzen[3] eta ARABAY talde mallorkarrarekin ere hainbat karrera egin zituen zuzendari gisa.[4]

2024. urtean, EUSKALTEL EUSKADIko kirol zuzendari lanetan hasi da.[5]

1998

  • 8. Espainiako Txapelketan (Candanchu).
  • 1. Open La Rioja
  • 1. Open Euskadi Sub23 (Amurrio)
  • 1. Open Cantabria (Castro Urdiales)


1999

  • 1. Euskadiko Txapelketa (Sub23)

2000


2001

  • 1. Cos (Cantabria)
  • 5. Gorla (Bergara)


2003

  • 1. Euskadiko Open-a.
  • 1. Orkoien
  • 3. Bovedan[6].


2004

  • 2. Espainiako txapelketan - Team Relay proban (Euskadiko selekzioarekin)
  • 2. Open Euskadi (Labastida)


2005

  • 2. Izkue.
  • 1. Euskadiko Txapelketa (Funes) [7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Cycling Museum - Santiago BARRANCO MEDINA» www.museociclismo.it (kontsulta data: 2024-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Santi Barranco nuevo director del Seguros Bilbao sub23» Bikezona.com (kontsulta data: 2022-01-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Santi Barranco: “Queremos inculcar valores a las corredoras”» Mundo Deportivo 2020-02-05 (kontsulta data: 2024-02-01).
  4. (Gaztelaniaz) Arbona, T.. (2021-09-11). «Santi Barranco, nuevo director deportivo del Arabay Team de ciclismo» Diario de Mallorca (kontsulta data: 2024-02-01).
  5. (Gaztelaniaz) Ortuzar, César. (2024-01-18). «El Euskaltel-Euskadi renueva el horizonte» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-02-01).
  6. «www.cyclingnews.com - the world centre of cycling» autobus.cyclingnews.com (kontsulta data: 2022-01-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Ya hay campeones de Euskadi y de Navarra de MTB XC» Bikezona.com 2005-05-31 (kontsulta data: 2024-02-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]