Santi Barranco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Barranco» orritik birbideratua)
Santi Barranco
Bizitza
JaiotzaAmurrio1979ko abuztuaren 12a (44 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria

Santiago "Santi" Barranco Medina (Amurrio, 1979ko uztailaren 25a[1] edo 1979ko abuztuaren 12a[2]) errepide eta mendi bizikletako txirrindulari ohia da. Bere ibilbidea mendiko bizikletan hasi zen. Jubeniletako bigarren urtean, errepidera pasa zen Ruta de Europa taldearekin. 23 urte azpiko kategorian berriz Olarra-Ercoreca taldean ibili zen eta azkenik, Eliteko lehen urtean (2002an) Saunier Duvalekin amaitu zituen bere errepideko urteak.

Errepidea utzi eta berriro mendiko bizikletara pasatu zen 2003. urtean. Lehendabizi sortu berria zen Bikezona taldean eta 2005an berriz, Seguros Bilbao taldearen sorrerarekin, berak hartu zuen bertako BTT modalitateko ardura. Hasiera batean bera txirrindulari bezela hasi zen beste hainbat kideekin batera eta pixkanaka, taldean beste ardura batzuk hartzen hasi zen, 2011. urtean taldeko zuzendari bihurtu zen arte[3].

Seguros Bilbao taldeak 2016an egin zuen bere azken denboraldia baina bertatik, UCIko probetan pelotoian ikusi izan ditugun txirrindulari ugari atera dira. Izagirre anaiak, Omar Fraile, Jonathan Castroviejo eta Beñat Intxausti besteak beste.

Urte gutxi batzuk egon zen txirrindularitza mundutik kanpo, BURGOS BH taldeak deitu zion arte. Beraiekin egin zituen mekaniko eta zuzendari lanak, Espainiako Itzulian eta beste hainbat lasterketetan 2017tik 2023arte. Urte hauetan ere, GELA PEDAGOGIKOan egon zen bertako neska taldean [4] laguntzen eta ARABAY talde mallorkarrarekin ere egin zituen hainbat karrera zuzendari bezela [5].

2024. urtean, EUSKALTEL EUSKADIko kirol zuzendari bezela hasi da.[6]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998

  • 8. Espainiako Txapelketan (Candanchu).
  • 1. Open La Rioja
  • 1. Open Euskadi Sub23 (Amurrio)
  • 1. Open Cantabria (Castro Urdiales)


1999

  • 1. Euskadiko Txapelketa (Sub23)

2000


2001

  • 1. Cos (Cantabria)
  • 5. Gorla (Bergara)


2003

  • 1. Euskadiko Open-a.
  • 1. Orkoien
  • 3. Bovedan[7].


2004

  • 2. Espainiako txapelketan - Team Relay proban (Euskadiko selekzioarekin)
  • 2. Open Euskadi (Labastida)


2005

  • 2. Izkue.
  • 1. Euskadiko Txapelketa (Funes) [8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Cycling Museum - Santiago BARRANCO MEDINA» www.museociclismo.it (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Ingelesez) Archives, Cycling. «Santi Barranco Medina» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Santi Barranco nuevo director del Seguros Bilbao sub23» Bikezona.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Santi Barranco: “Queremos inculcar valores a las corredoras”» Mundo Deportivo 2020-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  5. (Gaztelaniaz) Arbona, T.. (2021-09-11). «Santi Barranco, nuevo director deportivo del Arabay Team de ciclismo» Diario de Mallorca (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  6. (Gaztelaniaz) Ortuzar, César. (2024-01-18). «El Euskaltel-Euskadi renueva el horizonte» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  7. «www.cyclingnews.com - the world centre of cycling» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  8. (Gaztelaniaz) «Ya hay campeones de Euskadi y de Navarra de MTB XC» Bikezona.com 2005-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]