Santiago komentua (Calera de León)
Santiago komentua (Calera de León) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Badajozko probintzia |
Udalerria | Calera de León |
Koordenatuak | 38°06′21″N 6°20′15″W / 38.1059°N 6.3376°W |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundea |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000403 |
Santiago apostoluaren komentua Badajozko probintzian Calera de León herrian dagoen XV. eta XVI. mendean eraikitako komentua da. 1931tik kultura-ondasunaren izendapena du. Done Jakueren Ordenaren eraikina zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komentua Calera de León herriaren plaza nagusian dago. Done Jakueren Ordenak eraikia, beste eraikin zaharrago baten gainean altxatu zen, XV. eta XVI. mendeetan. Komentuak Tentudíako monasterioaren monjeei babesa emateko egin zen. XVI. mendearen erdialdean, Ordenaren komentu nagusia, Leóngo San Marcos komentua zaharberritu behar zela eta, Calerara prior nagusia zen Bernardino de Aller bidali zuten. Ondorioz, urte batzutan Calera Leongo probintziaren hiriburua bihurtu zen eta hori herrian aberastasun handia eraman zuen.
XX. mendearen hasieran komentua harriz-harri Amerikara eramateko proiektua sortu zen. Adelardo Covarsí margolaria eta herria aurka jarri zen eta horri esker proiektua ez zen burutu. 1931tik komentua kultura-ondasunaren izendapena du.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estikoaren ikuspuntutik gotiko-pizkundekoa da. Oinplanta karratua du. XVI. mendean komentu horrek garrantzi handia izan zuen eta hori eraikinaren elementuetan ikusten da. Garrantzi berezia klaustroak du. Elizaren erretaula nagusia Eduardo Acostak egin zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Komentuaren ataria.
-
Galeria.
-
Galeriak.
-
Komentuaren klaustroa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago komentua (Calera de León) |
- (Gaztelaniaz):Komentuaren gaineko informazioa.