Edukira joan

Saqqaq kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaSaqqaq kultura

Motakultura arkeologiko
Geografia
EstatuaGroenlandia
HasieraK.a. 2500
AmaieraK.a. 800

Saqqaq kultura Groenlandian ezagutzen den bigarren zibilizazio zaharrena da. Artikoko Mikrolitiko Tradiziotik eratorritako migrazio handi bat izan zen. Siberia eta Alaskatik Ipar Groenlandiako iparrera hedatu zen kultura hau, k.a. 2500 eta 800 urte artean, eta uhartearen mendebaldean kokatu zen ondoren.[1]

Saqqaq kulturako gizakiek oihanak ezagutu zituzten, ehizatzen ibiltzen ziren arku eta geziekin. Karibuak eta itsas txakurrak (arpoiekin ehizatuak) jaten zituzten. Hegaztiak, erbiak, azeriak eta batzuetan mortsak ere harrapatzen zituzten eta sare handien bidez edo arpoiekin arrantzatzen zuten.

K.a. 2400 eta 1300 urte artean, Saqqaq kulturak, Independentzia I iparraldeko kulturarekin elkar bizitu zuen. Saqqaq kulturaren desagerpenaren ondoren, beste bi kultura hedatu ziren:Independentzia II iparraldean, eta Dorset kultuta mendebaldean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Sisimiut og Kangerlussuaq Museum SKM - The Saqqaq culture – the first inhabitants of West Greenland» www.sisimiut.museum.gl (kontsulta data: 2026-01-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]