Atrio (arkitektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atrio (arkitektura)
Patioa, Gela eta arkitektura elementua
Honen parteDomus eta erromatar arkitektura

Atrio edo aldabea[1], arkitekturan, eraikin baten parte den patio estali edo estaliagabea da[2], normalean sarrera edo atari funtzioa egiten duena, arkupeak izan ohi dituena eta eraikinaren beste horma edo egitura batzuez inguratua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erromako domus izeneko etxeetan eta garai hartako tenpluetan izaten zen patio nagusia zen. Hortik, arte paleokristaura pasa zen, eta, ondoren, Erdi Aroko arte kristaura. Eliza kristauei dagokienez, elizaren oinean zegoen arkupetutako patio bat zen, eta elizara bertara sartzeko balio zuena. Iturri bat eta ataripe bat izaten zuen, eta edonor sar zitekeen bertan.

Eliza askok mantentzen dute atari edo atrio bat euren sarreran, bere forma oso ezberdina den arren, baina, orokorrean, zutabe eta kateekin adierazia egoten da, toki sakratua baita. Euskal Herriko tradizio arkitektoniko kristauan, ordea, ohikoagoak dira arkupeak elizaren sarreraran kanpoaldean edo alboetan, elizpea eratuz, ezen ez elizaren egituraren barruko atrioa[3].

Aro Modernotik aurrera, ataria eraikin zibil askotako sarrerako elementu nagusia ere izan da. 20. eta 21. mendeko arkitekturan, eraikin handi askotako egitura da atrioa, sarrera igaro eta egon ohi den patio moduko bat, estalia gehienetan. Euskal Herrian adibide argiak dira Guggenheim Museoaren atrioa Bilbon eta Tabakalera eraikinean Plaza esaten diotena Donostian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klasikoak:

Euskal Herrikoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OEH - Bilaketa - Aldabe» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  2. «Atrio (bilaketa)» www.euskadi.eus (Euskalterm) (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  3. (Gaztelaniaz) plataforma-ekimena.org. El uso laico tradicional de las iglesias y ermitas – Plataforma de Defensa del Patrimonio navarro. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]