Savignanoko venusa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Savignanoko venusa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaezezaguna
Mugimenduapaleolitoko pinturak
Aurkikuntza lekuaSavignano sul Panaro
Aurkikuntza data1925
Ezaugarriak
Materiala(k)greenstone (en) Itzuli
Dimentsioak22,1 (altuera) × 5,5 (lodiera) cm
Genero artistikoaPaleolitoko Venusa
Deskribapena
Honen parte daGravettiar
Kokapena
LekuaMintadi (en) Itzuli
BildumaMintadi (en) Itzuli

Savignanoko venus esteatitazko estatua bat da, Paleolitoko Venus bat, Goi Paleolitokoa, aurkitu zena 1925ean Italiako Modena probintzian dagoen Savignano sul Panaro herritik gertu, eta herri horren izena hartu duena duena horregatik. Savignanoko Venus Erromako Pigorini Museoan dago, erakusketa iraunkorreko parte da.

Aurkikuntza eta datazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savignanoko venusa 1925ean aurkitu zuten Savignano sul Panaro herritik gertu ari ziren eraikuntza lan batzuetan. Kasualitatez erakutsi zioten bertakoek Giuseppe Graziosi eskultoreari, eta hau objetkuaren interesaz konturatu zen, Pigorini Museoari eman ziolarik.

Estatua metro bateko sakoneran aurkitu zuten, baina gutxi gorabehera datatzea ahalbidetzen zuen elementurik ez zen inguruan. Antzinatasunaz asko eztabaidatu da, baina azkenean beste Venus ezagun batzuekin konparazio estilistikoetan oinarrituta, Goi Paleolitoko aro baten alde azaldu dira adituak. Bereziki Balzi Rossiko venusekin eta Gravettiar garaikoekin alderatuta, bere antzinatasuna 22.000 eta 29.000 urte artean kokatu da. Era berean Modenako eskualdean Gravettiar industria litikoak ere aurkitu dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere txikian, mota honetako paleolitoko venua handienetako bat da, 225 mm garai, 50 mm zabal eta 65 mm lodieran. 586,5 gramoko masa du.

Bere gainazala guztiz leunduta dago, perkusio arrastoekin zenbait lekutan. Goiko muturra kapirotea gogoratzen duen piramide luzanga batek osatzen du. Ertz bertikal luze bat dago aurpegia izan behar duen horretan. Bustoa piramide honen luzapena da, lepoa agerian utzi gabe. Besoak zirriborratuta daude eta badirudi bular gainean pausatzen direla. Bularrak bolumen handikoak eta hemisferikoak dira. Sabela estua baina nabarmena da, giltzurrunak nabarmentzen dira, eta ipurmasailak irtenak ageri dira. Beheko aldea azkar murrizten da puntu bateraino, goiko aldea simetrikoki gogoratuz, hanka edo oinen agerpen espliztiruik gabe. Beheko puntuan dauden iradokitzen dute orbainek estatuatxo hau lurrean landatu zela.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • H. Delporte : L’image de la femme dans l’art préhistorique, Éd. Picard (1993) ISBN 2-7084-0440-7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]