Talko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esteatita» orritik birbideratua)
Infotaula de mineralTalkoa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaFilosilikatoak
FormulaMg3Si4O10(OH)2
Dana sailkapena71.2.1.3
Nickel-Strunz sailkapena9.EC.05
Sistema kristalinoMonoklinikoa edo triklinikoa[1]
Talde espazialspace group C2/c (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaZuria, grisa, berdea edo urdina
Habitoamasa, orri-formatik zuntzakarara
EsfoliazioaHaustura basal perfektua
Gogortasuna
Mohs eskalan
1
DistiraEzkoaren antzekoa edo perlakara
MarraZuria
Dentsitate erlatiboa2,5 - 2,8
Kristala talc.

Talkoa silikatoen taldeko mineral zuri edo gris berdexka da, eta Mohsen gogortasun eskalan gogortasun txikienaren eredu bezala hartzen da. Horregatik, eskala honetan, 1 balioa ematen zaio. Ukitzean, hain koipetsu edo xaboitsu nabaritzen da, ezen azazkalarekin marratu daitekeen.

Hobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talkoa, ohi, modu masiboan agertzen da (esteatita ere deitzen dena) eta oso gutxitan ondo eratutako kristaletan. Olibinoa, piroxenoa eta anfibola bezalako magnesio silikatuen metamorfosiagatik eratzen da. Mineral honen ekoizlerik handiena, Ameriketako Estatu Batuak, Txina eta Europar Batasuna dira, nondik munduko ekoizpen osoaren zati handi bat datorren.

Industrian duen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talko hautsa

Hainbat erabilpen ditu mineral honek. Hauts eran, paper eta kartulinaren ekoizpenean, betegarri bezala erabiltzen da, baita laka eta margoendako ere. Zeramikaren industrian, goma eta plastikoen gehigarri bezala erabiltzen da, baita larruazalaren narritadurak eragozteko eta hau hidratatzeko.

Tenperatura altuekiko duen erresistentziagatik, termoerresistenteak diren materialen ekoizpenean ere erabiltzen da

Kosmetikako hauts askoren oinarria ere bada

Azkenik, janari industrian, E553b bezala erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. An Introduction to the Rock-Forming Minerals, second edition, by W.A. Deer, R.A. Howie, and J. Zussman, 1992, Prentice Hall, ISBN 0-582-30094-0.