Saxonia-Eisenach dukerria
Saxonia-Eisenach dukerria Alemaniako antzinako dukerri bat da, gaur egungo Turingia estatuan kokatua eta Ernestoar Dukerriak zeritzenenak, Wettin leinu saxoiaren Ernestoar leinuak gobernatua baitzen. Saxonia-Eisenach dukerria 1572an sortu zen Joan Federiko II.a Saxonia-Gothakoaren seme zen Joan Ernesto II.a Saxonia-Eisenachekoaren mesedetan egin zen Erfurteko banaketaren bidez.
Dukerri hau 1638an Saxonia-Weimar dukerrira gehitu zen, eta 1641ean berezarria izan zen Gilen IV.a Handia Saxonia-Weimarrekoaren anaia txikia zen Alberto Saxonia-Eisenachekoaren mesedetan. 1644an Gilenen semea zen Adolfo Gilen Saxonia-Eisenachekoarengana pasa zen. 1668ko azaroan hil zen Adolfo Gilen, bere lau seme-alabak oso gazteak zirela hiltzen ikusi zituelarik. Baina, bere emaztea zen Isabel Braunschweig-Wolfenbüttelekoa bosgarren haur baten esperoan zegoen, honen aita hil eta zortzi egunera jaio zena, baina hau ere ez zen askorik bizi izan, eta bi urterekin hil zen 1671ko otsailean Saxonia-Eisenacheko oinordekoa zena. Bere osaba zen Joan Jurgi Saxonia-Marskuhlekoa arduratu zen dukerriaz eta Saxonia-Marskuhl leinua pasa zen dukerriaren gobernari izatera 1741 arte, urte honetan Saxonia-Weimarrekin Saxonia-Weimar-Eisenach dukerria osatuz batu zena eta 1815ean Dukerri Handi bihurtu zena.
Saxonia-Eisenacheko dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joan Ernesto II.a Saxonia-Eisenachekoa (1572-1638)
- Alberto Saxonia-Eisenachekoa (1641-1644)
- Adolfo Gilen Saxonia-Eisenachekoa (1644-1668)
- Gilen Augusto Saxonia-Eisenachekoa (1668-1671)
- Joan Jurgi I.a Saxonia-Eisenachekoa (1671-1686)
- Joan Jurgi II.a Saxonia-Eisenachekoa (1686-1698)
- Joan Gilen Saxonia-Eisenachekoa (1698-1729)
- Gilen Henrike Saxonia-Eisenachekoa (1729-1741)
Jarraian, Saxonia-Weimarrekin Saxonia-Weimar-Eisenach dukerria osatu zuen.