Sbarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sbarro
Datuak
Motajanari lasterreko jatetxe-katea, pizzeria chain (en) Itzuli eta konpainia
Jarduera sektoreajanari lasterra
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaJames J. Greco (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa pribatu
Historia
Sorrera1956
SorlekuaNew York
webgune ofiziala
Facebook: Sbarro Twitter: Sbarro Instagram: sbarroofficial Edit the value on Wikidata

Sbarro pizza eta beste italo-estatubatuar platerak eskaintzen dituen jatetxe-kate estatubatuarra da, 1956an sortutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sbarro enpresa Gennaro eta Carmela Sbarro italiar emigranteek sortu zuten 1956an. Urte hartan, lehen salumeria (italiar janari-denda) ireki zuten Brooklynen (New York)[1].

Salumeriaren arrakastak New Yorkeko metropoli-barrutian toki gehiago irekitzea ekarri zuen. 1970ean, Sbarrok lehen jatetxea ireki zuen Brooklyn's Kings Plaza Shopping Centeren[2].

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urtearen hasieran, MidOcean Partners enpresak Sbarro katea erosi zuen[3].

2011ko apirilaren 4an, enpresak porrotaren aurkako babesa eskatu zuen[4]. 2011ko azaroan, 25 jatetxe itxi ziren[5].

2015eko urtarrilean, Sbarroren logotipoa Italiako banderaren antzeko diseinutik aldatu zen pizza zati gorri eta berde bat bihurtzeko[6].

2016an, Sbarro enpresak 318 jatetxe zituen Estatu Batuetan, 12 urte lehenago zutenaren erdia baino gutxiago[7].

Cucinova[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urrian, Sbarrok jatetxe-kate fast-casual berria ireki zuen, Cucinova izenekoa, napolitar estiloko pizza eskaintzen zuena[8]. Cucinovak hainbat jatetxe zituen Ohion eta Texasen, 2020an itxi baino lehen, COVID-19 pandemiaren ondorioz[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Frumkin, Paul. «Carmela 'Mama' Sbarro dies at age 90» Nation's Restaurant News 2012-07-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  2. (Ingelesez) McDowell, Edwin. «At Trade Center Deck, Views Are Lofty, as Are the Prices» The New York Times 1997-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  3. (Ingelesez) «History» Sbarro jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-08-10) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  4. (Ingelesez) Kary, Tiffany; McLaughlin, David. «Sbarro, Mall Restaurant Chain, Seeks Bankruptcy Protection» Bloomberg 2011-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  5. (Ingelesez) Stych, Ed. «Sbarro pizza gets court approval to exit bankruptcy» Minneapolis/St. Paul Business Journal 2011-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  6. (Ingelesez) Jennings, Lisa. «Sbarro joins fast-casual pizza race» Nation's Restaurant News 2013-10-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  7. (Ingelesez) Dawson, Gloria. «Is There Life After the Mall for Sbarro?» Eater 2016-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  8. (Ingelesez) «New fast-casual pizza concept coming to Kenwood: EXCLUSIVE» Cincinnati Business Courier 2013-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  9. (Ingelesez) McDonald, Amanda. «This Small, Fast-Casual Pizza Chain Closed All of Its Locations» Yahoo!Life 2020-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]