Schlosshotel Kronberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schlosshotel Kronberg
Schlosshotel-kronberg002.jpg
Schloss Friedrichshof, Gesamtgrundriss Erdgeschoss 1895.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeDarmstadt
Rural district of HesseHochtaunus barrutia
HerriKronberg im Taunus
Koordenatuak 50° 11′ 20″ N, 8° 30′ 36″ E / 50.1889°N,8.51°E / 50.1889; 8.51Koordenatuak: 50° 11′ 20″ N, 8° 30′ 36″ E / 50.1889°N,8.51°E / 50.1889; 8.51
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1889
Jabea House of Hesse (en) Itzuli
Komisarioa Victoria, Princess Royal (en) Itzuli
Izenaren jatorria Frederiko III.a Alemaniakoa
Erabilera hotela
Erabiltzailea Victoria, Princess Royal (en) Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Ernst von Ihne (en) Itzuli
Estiloa Tudor architecture (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala
Erdian Victoria enperatriza seme-alabekin inguratuta.
Inguruko parkea ere hotelarena da.

Schlosshotel Kronberg jatorriz Alemaniako Hesseko Kronberg im Taunus herrian zegoen jauregia zen, 1889-1893 artean eraikia. Eraikitzailea Alemaniako enperatriz Victoria Erresuma Batukoa (1840-1901) izan zen. Eraikina estilo neogotikokoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoriak bere senarra izan zen Frederiko III.a Alemaniakoaren ohorez altxatu zuen jauregia, Schloss Friedrichshof izena emanez. Enperatriza bertan bizi izan zen hil arte. Heredentzian Margarethe von Preußen alabak jaso zuen.

Bigarren Mundu Gerra ondoren, amerikar okupazioaren garaian, Friedrichshof autoritate militarren ofizialen kluba gisa erabili izan zen. 1945eko azaroaren 5ean klubaren zuzendaria zen Kathleen Nash-ek, jauregiaren sotoetan ezkutatuta, Hesse familiaren bitxi asko aurkitu zituen. Dirudienez, altxorra Margaritaren alaba zen Wolfagang-ek ezkutatu zituen han. Nashek bere senarra izango zen Jack Durant-en eta David Watson maioraren laguntzarekin, inori ezer esan gabe, bitxiak Alemaniatik atera zituen. 1946ko hasieran Margarita printsesak lapurketa deskubritu zuen. Gertaerak salatu zituen. Lapurrak 1951eko abuztuan harrapatuak izan ziren; familiak bakarrik lapurtutakoaren %10a berreskuratu zuen.

Hotela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Friedrichshof bost izarretako hotela da eta inguruko parkearekin batera Hesse familiaren jabegoa da. Hotelean oraindik enperatrizaren liburutegiarekin batera jatorrizko altzari eta arte-lan asko ikus daitezke. Inguruko lurretan 18 zuloko golf-zelaia egin da eta parke publiko bat ireki da baita ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]