Hessen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hessen
Hessengo bandera
Bandera
Hessengo armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Hiriburua Wiesbaden
Land burua Volker Bouffier (CDU)
ISO kodea DE-HE
Bozak Bundesraten 5 (69tik)
Geografia
Koordenatuak 50° 39′ 58″ N, 8° 35′ 28″ E / 50.666111111111°N,8.5911111111111°E / 50.666111111111; 8.5911111111111Koordenatuak: 50° 39′ 58″ N, 8° 35′ 28″ E / 50.666111111111°N,8.5911111111111°E / 50.666111111111; 8.5911111111111
Deutschland Lage von Hessen.svg
Azalera 21.115 km²
Demografia
Biztanleria 6.045.425 biztanle
Dentsitatea 0.29 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.hessen.de/

Hessen[1] Alemaniako erdialdeko land edo estatu federatu bat da. Antzinako Prusiaren mendeko Hesse eta Hesse-Nassau lurraldeen bat egitetik sortu zen, 1945ean. Wiesbaden du hiriburu (275.000 biztanle). Hala ere, Frankfurt (667.000 biztanle) da estatuko hiri nagusia. 21.100 km2 ditu, eta 2010ean 6.067.021 biztanle zituen (287 biz./kmkm2).

Hessengo mapa geografikoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hertziniar Alemaniaren erdialdean dago. Zuhaitzez hornituriko harearrizko goi-ordokietan zenbait sumendigune gorago daude (Rhon, Vogelsberg, Meissner). Taunus eskistozko mendiak ditu Frankfurteko iparraldean, eta Odenwald mendiak hegoaldean.

Ibaiak: Rhin eta haren adarrak (Main eta Lahn), Weser, Werra eta Fulda. Basoek lurraldearen % 40 hartzen dute, eta nekazaritzak ez du inoiz pisu handirik izan, lurraren pobrezia dela eta. Hesseko iraganbidean eta Rhin eta Maingo ibarretan soilik ateratzen zaio etekin onik fruituen eta bereziki mahatsaren ekoizpenari.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renaniako mendiak ditu ekialdean, eta Thüringer Wald edo Turingiako oihana mendebaldean; iparraldean Diemel ibaia, eta hegoaldean Neckar ibaia.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendean Turingiarekin bat egin zuen. Filipe I.a Bihoztuna hil zenean (1567), lau estatutan zatitu zen, eta haren semeen artean banatu ziren: Hessen-Kassel, Hessen-Darmstadt, Hessen-Rheinfels eta Hessen-Marburg. Azken biok aurreko bien mende geratu ziren XVII. mendean. Hessen-Kassel Prusiak beretu zuen 1866an; Hessen-Darmstadt, berriz, Iparraldeko Alemaniako Konfederaziora bildu zen.

Bigarren Mundu Gerra amaiturik, Hessen eta Renania-Palatinatua estatu federatuen artean zatitu zen lurraldea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia baliabideak aski urriak dira: Taunusko burdina, Fuldako potasa, Frankfurt eta Kassel inguruko lignitoak. Rhin-Main ardatzean, Wiesbadendik Frankfurta eta Darmstadt eta Kassel inguruan dira industriagune nagusiak. Fabrikazio mekanikoa eta elektrikoa, eta elektronika dira jarduerarik behinenak, kimikarekin eta ohialgintzarekin batera.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urtarrilaren 18an egin ziren Hessengo parlamenturako hauteskundeak eta Alemaniako Batasun Demokrata Kristauak irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)  % 37'2 46
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD)  % 23'7 29
Alderdi Demokratiko Askea (FDP)  % 16'2 20
90 Aliantza/Berdeak  % 13'7 17
Ezkerra (Die Linke)  % 5'4 6
Gainontzeko alderdiak  % 3'8 0

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hessen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]