Scratch (programazio-lengoaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Scratch
Scratch Logo.svg
Scratchcat.svg
Garatzailea
Informazio orokorra
linux, windows edo Mac OS
Objektuetara zuzendutako programazioa
Jabetza Lizenzia, baina erabilera ez komertzialetarako kode iturburu askekoa
Bertsioa:
1.4 (2009ko uztailaren 4a)

Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki haurrei zuzendua, interfaze grafiko sinple baten erabileraren bitartez ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea baimentzen diena. Scratchek LOGO lengoaia erabiltzen du, lengoaia autonomoa[1] errazten duen programazio-lengoaia. MITeko (Massachussets Institute of Tecnology) Media_lab laborategiko "the Lifelong Kindergarten group" taldeak garatzen du, Mitchel Resnick-ek[2] zuzendua. 2007ko udan agertu zen lehen aldiz.[3] Scratch instalatu eta birbanatu ahal da modu askean edozein ordenagailutan Windowsekin MAC OS X edo Linux.

Scratch izena scratching-aren teknikatik eratorria da, eta hizkuntzari zein haren aplikazioari dagokio. "Scratching" musikalaren antzekotasuna piezen berrerabilpen errazean datza: Scratchen objektu guztiak, grafikoak, soinuak eta komandoen sekuentziak modu errazean inportatu ahal dira programa berri batean eta hainbat eratan konbinatu daitezke, hasiberriei emaitza azkarrak lortu eta gehiago saiatzeko eragiten diena.

Programa hau erabili ahal dugu, haren lema esaten duenez, programatu, sortu eta jokatzeko.

Ingurunea eta lengoaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scratch mundu osoan erabiltzen da ingurune diferente askotan: eskolak, museoak, komunitate zentroak eta etxeak. 6-16 urtekoentzat zuzenduta dago baina adin guztietako jendeak erabili du Scratch. Adibidez, haur txikiek proiektuak sortu ahal dituzte haren gurasoekin edo anai nagusiagoekin, eta unibertsitateko ikasleek zientzietako edo konputazio-sarrerako eskolaren batean.

Diseinuan, lehentasun nagusia lengoaia eta ingurune intuitiboa egitea zen, programazioan aurretiko esperientzia ez zuten haurrentzat. Kontraste handia dago funtzio multimedia zein hari anitzeko programazio-estiloa ahaltsuaren eta Scratch programazio-lengoaiaren irismen mugaturen artean. Erabiltzaile-interfazeak pantaila zatitzen du zenbait paneletan Scratchen garapenaren ingurunerako: ezkerrean blokeen paleta, kolore diferenteekin funtzioaren arabera, informazioaren erdian momentuko sprite-a eta scripten area, eskuinean agertokia eta sprite-en (ordenagailu-grafikoen mota) zerrenda Erlaitz diferenteak dauzka hainbat elementu atzitzeko: programak (animazioetako aginduekin) eszenatokiak (animazio beraren era desberdinak) eta soinuak .

Partekatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure Scratch sorkuntza partekatu ahal dugu bere web-orrian: http://scratch.mit.edu. Sorkuntza programatik gorde daiteke, web-orrian kontu bat sortu eta gero. Scratchen kontu bat edukita sorkuntza partekatu ahal izango dugu Scratch beste erabiltzaile batzuek ikusi ahal izan dezaten. Scratch.mit.edu orritik animazioa partekatu ahal izango dugu beste orri batzuetan, adibidez www.blogspot.com gunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. tool Free offers 'easy' codingBBC news 2007ko maiatzaren 14an
  2. [1]
  3. Scratch Lowers Resistance to Programming. Wired aldizkaria. 2009ko martxoaren 9a. 2010eko maiatzaren 10ean berreskuratua. (inglesez)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scratch (programazio-lengoaia) Aldatu lotura Wikidatan