Se...ra Kheti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Se...ra Kheti
Faraoi

Bizitza
HeriotzaK.a. XXII. mendea
LeinuaEgiptoko X. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Se...ra Kheti, Egiptoko X. dinastiako faraoi baten izenaren zati bat da, K.a. 2080 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaian.

Errege honek, Herakleopolis Magnatik gobernatzen zuen, baina herrialdearen zati bat baino ez zuen kontrolatzen eta dinastia etsaia zen Egiptoko XI. dinastiako agintarien aurka borrokatu behar izan zuen, euren egoitza Goi Egiptoko Tebasen zutena.

Bere izena ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen, ezta Saqqarakoan ere. Sexto Julio Afrikanok eta Eusebio Zesareakoak ere ez dute aipatzen. Bere titulaturako Tronu izena duen txatal bat, Turineko Errege Kanonean dagoena, 5.x erregistroan, berari buruz geratu den gauza bakarra da.


Aurrekoa
Meri...
Egiptoko faraoia
Egiptoko X. dinastia
Ondorengoa
Kheti VI.a