Seanchaí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seanachaí» orritik birbideratua)

Seanchaí, pluralez seanchaithe, kultura eta usadio gaelikoan ipuin edo istorio kontalaria da. Eskoziako gaeleraz seanchaidh, pluralez eanchaidhean. Ingeles hizkuntzara irlanderazko izendapenaren shanachie aldaera anglifikatua erabiltzen da.

Jatorriz, eta 1948ko irlanderaren ortografia erreforma jazo aurretik, seanchaidhe (pluralez seanchaidhthe) idazten zen, alegia, "usadio zaharraren" (seanchas) eramalea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]