Secret Wars

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marvel Super Heroes Secret Wars edota soilik Secret Wars (euskaraz Marvel Super Heroien Gerra Sekretuak edota Gerra Sekretuak) 1984-1985 artean Marvel Comics komiki argitaletxeak argitaratutako 12 alez osatutako saila izan zen. "Contest of Champions" ("Txapeldunen Dema") bildumarekin batera argitaletxe honek argitaratutako lehenbiziko crossover edo kontakizun gurutzaketak izan ziren. Jim Shooter, Mike Zeck eta Bob Layton komikigileek sortu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beyonder ("Haratagokoa") deritzon mugagabeko boteredun izaki kosmiko batek Lur planeta zelatatu eta superheroi eta superetsaiek elkarborrokatzeko duten ahalmenaz harriturik bi taldeak elkar borrokatu daitezen euren gogoz kontra galaxiaren bestaldean dagoen Battleword izeneko planeta artifizial batera lekualdatuko ditu. Orduan honakoa aipatuko die: Munduaz haratagokoa naiz. Hil ditzazue zuen etsaiak eta nahi duzuen oro zeurea izanen da. Niretzat ezinezkorik ez baitago. Ingelesezko jatorrizko esaldian izaki horrek I am from beyond ("Munduaz haratagokoa naiz") dioenez, berezko izenik ezagutzen ez zitzaionez "Haratagokoa" ("Beyonder") ezizena jaso zuen.

Superheroien taldearen buruzagia Captain America da eta superetsaiena berriz Doctor Doom.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]