Sega poto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sega potoa

Sega potoa sega zorrozteko zorroztarria gordetzeko ontzi txikia da, zurez edo adarrez egina. Zorroztarriak, ondo erabili ahal izateko, bustita edo hezetuta egon behar du; horregatik, sega potoan zorroztarriak uzten duten tartea urez edo belarrez betetzen da.

Lagunarteko hizkeran, sega-potoa esaten zaio telefono mugikorrari.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]