Segmentazio (memoria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Segmentazioa konputagailuen memoria kudeatzeko arloan, memoria babestua lortzeko tekniketako bat da; bestea orrikatzearena izaten da.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika hau erabiltzen duten alegiazko memoriadun sistemetan, memoria nagusia tamaina aldakorreko segmentu izeneko ataletan zatitzen da, segmentu bakoitzean kodea, datuak edo pila soilik gordetzea posible delarik. Alegiazko helbide batek (v) osagai bi izango ditu: datua gordeta dagoen segmentua adierazten duen zenbakia (s) eta segmentuaren barneko desplazamendua (d).

Erabiltzaile anitzeko inguruneetan, segmentuak babesteko, bakoitzari babes gakoa esleitzen zaio eta prozesuren batek segmentu hori erabili nahi badu kode hori ezagutu behar da. Badago, gainera, segmentu bakoitzean atzipen baimenak ezartzerik (irakurri, idatzi, egikaritu, e.a.).

Orrikatzean gertatzen ez den bezala, segmentazioa kontzeptu logikoa denez, bakoitzaren edukia desberdina izan daiteke eta programatzailea da bakoitzean zer gordetzen duen kontrolatu behar duena.

Gaur egunean teknika hau sistema askotan orrikatzearekin elkarturik erabiltzen da (Intel-en 32 biteko sistemetan, adibidez).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Deitel , H.M.: Sistemas Operativos. 2ª ed. Addison Wesley Iberoamericana. 1993.
  • Tanenbaum, A.S.: Sistemas operativos. Diseño e implementación. Prentice Hall 1998.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]