Sekhemib

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peribsenen hilarria

Sekhemib edo Peribsen, Egiptoko II. dinastiako faraoi bat izan zen. Redforden arabera, K.a. 2734tik K.a. 2714 arte gobernatu zuen.

Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, beharbada arrazoi erlijiosoengatik, gobernatzerakoan bere Horusen izena aldatu zuen agintari bat izan zen, E. Drioton, J. Vandier eta W. Kaiserren arabera.

Tronua, Horus-Sekhemib izenpean hartu zuen, baina, ondoren, izen hori, Seth-Peribsengatik aldatu zuen, beharbada, Behe Egiptok Goi Egiptoren aurka eginiko matxinada baten ondorioz.

Uste denez, Menfis utzi zuen (Sethek ordezkatzen zuen Goi Egipto eta Horusek Behe Egipto), eta Abidosera itzuli zen lurperatua izateko, hegoaldera, bere aurreko faraoiek hautsi zuten tradizio bat berriz abiaraziz. Ziuraski, garai honetan, boterea banatua zegoen, eta errege garaikideek gobernatu zuten, Goi eta Behe Egipto bananduz.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lurperaketa tokia, Abidoseko Umm el-Qaabeko P hilobia da.

Saqqarako nekropolian, ez da faraoi honen hilobi edo zenotafiorik aurkitu.

Bere izena, Sekhemib, honako toki hauetan aurkitu da:

  • Zigilu inprimaketa bat Elefantinan (Pätznick)
  • Zenbait zigilu inprimaketa, Abidoseko Umm el-Qaabeko gotorleku eta errege hilobian (Petrie, Naville)
  • Saqqarako Piramide Mailakatuko multzoko harrizko ontzien zortzi txatal (Lacau-Lauer, Quibel).
  • Dreyerrek, zigilu inprimaketa bat aurkitu zuen, txatal bat, Horusen izena duena: Sekhem(ib)-Peryen(-Maat), Khasekhemuyren hilobian, Umm el-Qaaben. Honek, dinastia honen amaieran, Khasekhemuy Sekhemiben oinordekoa izan zela dioen hipotesia sendotzen du (Dreyer: MDAIK, 2003)

Beste hipotesi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sekhemib-Perenmaat eta Peribsen, bi pertsona ezberdin ziren.
  • Pätznickek, J. Kahlek, W. Helckek eta N. Grimalek, Sekhemib, Peribsenen oinordekoa zela diote, aurreko hipotesia berresten duena.
  • Sekhemib, Senedi edo Senedekin identifikatzen dute (D. Wildung, W. Barta)
  • Peribsen, usurpatzaile bat izan zitekeen
  • Bere erregealdian, iraultza erlijioso bat gertatu zen.


Aurrekoa
Hudyefa
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Khasekhem
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sekhemib Aldatu lotura Wikidatan