Sentikortasun (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Medikuntzan eta epidemiologian, proba kliniko baten sentikortasunak proba horrek benetako positiboak antzemateko duen gaitasuna neurtzen du [1]. Hots, sentikortasunak test batek gizabanako gaixoengan gaixotasuna detektatzeko duen gaitasuna neurtzen du.

Test batek %99 sentikortasuna badu, 100 gaixoetatik 99 zuzen identifikatuko ditu. Beraz, test horretan gizabanako batek positibo ematen badu ziur aski gaixotasuna du. Probak ez du negatibo faltsuak ematen.

Sentikortasuna horrela kalkulatzen da:

BP benetako positiboak izanik eta NF negatibo faltsuak. Logikoa denez, sentikortasuna %100 baldin bada, NF=0.

Adibidez, test bat 55 gizabanakoei egiten badiegu eta emaitzak hauek baldin badira: BP=50, NF=5, test horren sentikortasuna horrela kalkulatuko dugu:

= 0,9 (%90)

Diagnostiko klinikoan %80ko edo gehiagoko sentikortasuna exijitzen zaio proba bati fidagarria izateko [2]

Egoera epidemiko batean oso garrantzitsua da gaixo guztiak zuzen diagnostikatzea, berrogeialdian sartzeko, adibidez. Holako kasuetan funtsezkoa da proba klinikoak sentikortasun handia izatea.

Kontzeptuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Benetako positiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Gaixotutako pertsona gaixotzat jotzen du
  • Positibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Pertsona osasuntsua gaixotzat jotzen du
  • Benetako negatiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Pertsona osasuntsua osasuntsutzat jotzen du
  • Negatibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Gaixotutako pertsona osasuntsutzat jotzen du

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]